Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

: Blog de huertos urbanos : red de colaboradores

Exif_JPEG_PICTURE

 

IZENA:IBAIONDO ESKOLAKO BARATZE EKOLOGIKOA

TOKIA: Bartzelona kalea  z/g

DESKRIBAPENA

Baratze ekologikoaren esperientzia duela bost urte hasi zen, egun  eskolako proiektuan integratuta dagoelarik.

Bertan parte hartzen dugu bai guraso zein ikasle eta irakasleok. Lana eta ardura denon artean konpartitzen ditugu.

Gure ustez,  baliabide bikaina da arrazoi ezberdinak  medio: Naturarekin gozatzeko eta uztak jasotzeko aukera emateaz gain,ezinbesteko tresna da ikasketa prozesuaren aukerak aprobetxatzeko,Ingurumen Hezkuntza eta Hezkuntza zientifikoa lantzeko,esperientzi aberasgarriak bizitzeko,ekintza ugari egiteko eta, nola ez, jarrerak eta baloreak garatzeko, besteak beste:iniziatiba,partaidetza, konpromisoa erantzukizuna… Teoria eta praktikaren arteko lotura lortzeko espazio ezin hobea.

Ekosistema orekatua izateko denetatik dugu lur eremuetan: barazkiak,ortuariak,landare aromatikoak, zuhaixkak… Eta negua  igarotzeko negutegi bat ere.

ARGAZKIAK

 

 

IRAZKINAK:

Gainera hondakinak hobeto kudeatzen saiatzen ari gara. Jantoki, baratze  eta etxeetako materia organikoarekin konposta egiten baitugu.

Gure lema: GUK LURRARI…LURRAK GURI  !!!

KONTAKTUAK:

Ibaiondo eskola: 010450aa@hezkuntza.net

Blog.a:

Share