Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Albisteak, Orokorra  —  Etiketak: , , , ,   —  Galemys S.L.  —  07/02/2014 14:13

Urtarrilaren 14an eta 16an Olarizuko baratzeetan xaboia egiteko tailerra burutu zen, bertan, xaboiaren ekoizpen prozesua, osagai ezberdinen ezaugarriak eta prozesuan zeharreko pauso ezberdinen (elaborazioa, ontzea, ..) segurtasun arauak azaldu ziren.

Tailer praktikoan buztin berdea eta oliba olioa erabiliz kosmetika xaboia prestatu zen eta glizerina barra erabiliz koloredun xaboi apaingarriak egin ziren. Amaitzeko, xaboi likidoa egiteko prozesuaren erakustaldia egin zen.

Tailerreko 13 partaideek beren zalantzak argitu eta egindako xaboietariko batzuk eraman zituzten.

 

Bestalde, urtarrilaren 13an eta 15ean Abetxukoko Urarteko baratzeetan kosmetika naturalari buruzko tailerra burutu zen. Kosmetikaren alorra horren zabala izanik, tailerra, parte hartzaileen interes eta eskaerara egokitu zen. Olio mota ezberdinen laginak, osagai ezberdinekin prestatutako kremak etab. erakutsi ziren parte hartzaileek usaindu, ukitu eta ezagutu zitzaten.

Kosmetikagintzan ohikoenak diren landareak eta hauen ezaugarriak azaltzeaz gain, landareak erabiliz egindako prestakin ezberdinak (tindagaiak, esentzia-olioak, …) erakutsi ziren eta bide batez, hauek kontserbatzeko era ezberdinak ere azaldu ziren.

Honez gain, eskuetarako mendadun krema nutritiboa, te zuhaitzaren esentzia-olioz egindako ezpainetarako baltsamo hidratatzailea eta bainurako bonbak prestatu ziren eta parte hartzaileek egindako zenbait eredu eramateko aukera izan zuten.

Share
Kategoriak: Albisteak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  05/02/2014 9:11

 

Urtarrilaren 15ean  banatu zituzten  baratzeak  zozketaz, Ingurugiro Gaietako Ikastegiak antolatutako  aisialdiko baratzezaintza ekologiko ikastaroa arrakastaz gainditu zuten  erabiltzaile berrien artean.

Vitoria-Gasteizko Eraztun  Berdean dauden baratzetako lursailak erabiltzaile berriei esleitzea izan da Zozketaren helburua. Aurten onuradun guztiek izan dute  bere lursaila Abetxukoko Urarteko Baratzetan.

28 baratzezainetako bakoitzari lursaila utziko zaio urtebetez, ekologikoki ustiatu dezan eta urtez urte berritzeko  aukera izango du gehienez bosturteko epearekin.

Share