Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  29/05/2014 10:14

Marrubiak zenbait landare-espezie herrestariak dira. Fragaria generokoak dira, lurrin hitzarekin erlazionatuta (fraga latinez), oso landuak bere fruitu jangarriarengatik. Barietate komerzializatuenak hibridoak dira. Ohikoena Fragaria x ananassa da bere fruituaren handitasunaren ondorioz.

Basokoak mailukiak ere deitzen dira euskaraz.

 

Erraz galtzen den fruta fin honek ondoko osagaiak ditu: % 90 ur, % 7 karbohidrato, % 0,7 proteina eta % 0,6 koipe. Ikus daitekeenez, proteina eta gantzetan eskasa den arren, aberatsa da gluzidoetan eta, bereziki, gure hesteak zurgatzen ez duen zuntzean (2,2 g zuntz 100 g marrubiko). Hala ere, jakin behar da, familia berekoa den mugurdiak 7,4 g zuntz duela 100 g-ko. Bestalde, gure hesteak garbi mantentzeko eguneko 15-20 g zuntz behar dugula kontuan hartuta, aski genuke egunean 200 g mugurdi jatea behar horri taxuz erantzunez lasai ibiltzeko. Alabama, itzul gaitezen marrubiaren ezaugarrietara. Fruta txikia den arren janari erregulatzaile oso ona da, bitamina eta mineral asko baititu. Ondokoak dira aipagarrienak:

  • C bitamina da garrantzitsuena: kantitate berean kiwiak baino gutxixeago badu ere, laranja edo beste edozein zitrikok baino gehiago du.
  • Azido foliko asko du; bitamina horretan aberatsena da. Gogoratu azido folikoaren beharra asko areagotzen dela haurdunaldian. Beraz, marrubia oso ona da haurdun daudenentzat.

Maiatzeko lore hauek hil honetan iristen dira gailurrera, hau da, hil honetan dituzte puri-purian aipatutako nutriente guztiak, eguzkiaren berotasunak eta hezetasunak bultzatzen baititu garapen egokienera.

Jateko eran dagokionez, fresko daudenean jatea gomendatzen da. Bestalde, fruta hau kontserbatzeko saiakera ugari egiten ari bada ere, bi dira ezagunenak:

  • Almibarrean: azukrea eta urarekin.
  • Fruitu txikienak izoztuz; handiak izoztea ez da gomendatzen ur gehiegi baitaukate.

Baina, aurrez esan bezala, freskoak hartuz gero askoz ere hobeto. Beraz, kontuan izan hilabete honetan eguneko zuntz eta C bitamina beharrak asetzeko aukera bikain eta gozoa eskaintzen digula marrubiak, bai bakarrik janez, baita jogurtarekin edo esnearekin batera ere. Kontuan izan bestalde, esnegain edo gainarekin hartzen badituzu, egun horretan ahoratu behar dituzun gainerako elikagaiekin koipe ase gutxiago barneratu behar duzula.

                                            

Share
Kategoriak: Albisteak  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  20/03/2014 13:26

 

Pasa den ostiralean, martxoak 14, Vitoria-Gasteizko udaletxeak, Basaldea proiektuaren lanak esleitu zituen. Asmo handiko proiektu honek, nekazaritza ekologikoaren bitartez, lanbidea eta ekoizkin ekologikoen eta bertakoen kontsumoa bermatu nahi du.

Baratzeak Zadorra ibaiaren ertzean egongo dira, Urarte baratzeen ondoan, Abetxukon eta gutxi gorabehera 20ha-ko eremua izango dute. Basaldea gazteen nekazaritza arloaren hezkuntzarako pentsatuta dago, baita enpleguaren sustapenerako ere eta gizartearen sentsibilizaziorako ere bai.

 

Informazio geihago:

Informazio-liburuxka

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  CEA  —  02/10/2013 10:33

Ureztatzeko urari erantsita, zolda-belarrez ( Symphytum officinale L. ) egindako minda ongarri likido bereziki aproposa da potasio ugari behar duten landareentzat. Egiteko, kilogramo bat zolda-belar hosto 10 litro uretan beratzen utziko dugu, 40 egunez, ontzia eltxo-sare batez estalita. Zolda-belarrezko mindaz tomate, piper, alberjinia, kalabaza edo beste edozein barazkiren oinak ureztatu ditzakegu; barruko landareentzako ongarri gisa ere erabil dezakegu.

Zolda-belarrari buruzko argibide gehiago:

http://www.botanical-online.com/alcaloidesconsuelda.htm

Share
Kategoriak: Albisteak, Laborantza teknikak, Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —   10:27

“Talde hauentzat antolatu dira ikastaroak: ekoizpen ekologikora aldatu nahi duten nekazari tradizionalak, nekazaritzan hasi nahi duten gazteak, eta merkaturatzeko bide berriak jorratu nahi dituzten ekoizle ekologikoak.”

Informazioa:

http://www.lacerca.com/noticias/sector_agropecuario/coag_hoy_ciclo_12_seminarios_formativos_agricultura_ecologica-179307-1.html

Share

Older Posts »