Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  08/05/2014 12:42

Aurreko artikuluetan esan dugun bezala, intsektuen garrantzia gure ortuetan oso handia da. Horregatik garrantzitsua da ere gure ortuan babesa aurkitu dezaten, askotan elikagaiak eskuragarri dituztelako baina ezin dute babesa aurkitu. Ondoren gure baratzean intsektuentzat etxetxo bat nola eraikitzeko iradokizun batzuk eskaintzen dizkizuegu:

 

Pausuak intsektuentzatz etxe bat eraikitzeko:

 1- Lehenengo erabiliko ditugun materialak aukeratu behar ditugu: enborrak, banbuak, lastoa, adreiluak…

2- Egurrezko euskarria gogorra egin, nahiko pisuri eutsi beharko baitio.

3- Egiturari teilatu bat jarri.

4- Egitura bere lekuan jarri bete hasten baino lehen eta lurretik altzatu hezetasuna ekiditzeko.

5- Egitura guztiz irekita badago haizetik babestuta dagoen lekuren batean jarri beharko dugu intsektuak erosoago egon daitezen.

 

Intsektu etxea eraikitzeko materialak:

 1– Lastoa edo egurra: Material hauek Krisopak aterpetzen dituzte zeinek izurri asko jaten dituzten: landare-zorriak, euli zuriak, trip-ak edo akaroen arrautzak.

2- Banbu enbortxoak: Martxoan zuhaitzen lehenengo loreak lorautzesten dituen liztorrentzat babesa dira.

3- Belarrez betetako loreontzia: Landare-zorriak jaten dituzten ipurtsardeak erakartzen dute.

4- Pilatutako egurrezko oholak: Egurraren deskonposaketan parte hartzen duten xilofagoak erakartzen ditu.

5- Zulatutako egur zatiak: Oso babes ona dira erle eta liztorrentzat, polinizatzaileak izateaz aparte beren larbek landare-zorriak jaten dituzte.

6- Landare batzuen multzoak: Landare batzuk laharrak, larrosak eta intsusak bezala himenopteroak erakartzen dituzte.

7- Adreiluak: Erleak adreiluen zuloak oso gustuko dituzte beroa gordetzen baitute gauerako.

                                            

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  02/04/2014 11:09

Erleak, naturarentzat eta gizakiarentzat instekturik garrantzitsuena da. Azkenengo hamarkadetan hainbat gaitzek beren kopurua lermatu dute: gaixotasunak, plagizidak,… eta orain mehatxu berri baten kontra borraktu behar dute, asiako liztorra.

Asiako liztorra (Vespa velutina) Txinan jatorria duen liztor-espeziea da. Bere elikagaien artean intsektu mota asko aurki ditzakegu baina bere janaririk gorenena erlea dira eta gainera bertako liztorrak baina oldarkorragoa da. Bere gorputzaren laugarren atala, horia dena, izan ezik bere gorputz osoa beltza da. Bere hankak marroiak dira mutur horiekin eta hego ilunak ditu.

2004. urtean Frantziatik europan sartu zen. Txinatik zetorren egur kargamentu batean, Burdeosera zihoala asiako liztorrak sartu zituen eta 2010. urtean Irunen agertu ziren lehen liztorrak. Ordurarte Euskal Herri osotik sakabanatzen joan dira: Nafarroan 2010ean, Bizkaian 2011an eta Araban 2012an Aramaion zehazki.

Asiako liztorrari aurre egiteko lakirio batzuk jartzen dituzte zeintzuk liztorrak erakartzen dituzten. Horrela liztor erreginak harrapatzen dituzte eta haien habiak eraikitzea galarazten dute. Asiako liztorrei aurre egiteko biztanleriaren parte artesa beharrezkoa da habiak aurkitzea oso lan zaila delako. Ondoren asiako liztorra ezagutzeko hainbat jarraibide eskainiko dizkizuegu:

Asiako liztorrak ogrputz beltza dauka bere laugarren gorputz atala eta hanken muturrak izan ezik horiak direla. Oso handia da, 27 eta 45 mm arteko neurriak lor ditzake. Are handiagoak dira erreginak 55mm ko neurriak lor ditzakeenak.

 Asiako liztorra (kanpotarra) eta liztor arrunta (bertakoa)

 

 

Habien identifikazioa ere oso garratzitsua da, liztor arrunten habiekin okertu gaitezkeelako. Liztor arrunten habien sarrera, habiaren erdian dago kokatuta eta bat baino gehiago aurki ditzakegu. Asiako liztorraren habian aldiz, beheko partean dago eta sarrera eta irteera bakarra da.

  INOIZ EZ ditugu asiako liztorraren habiak apurtu behar, liztor langileak ugalkor bihurtuko direlako eta beste 50 erregin sortu daitezke beste 50 habi berri sortuko dituztenak. Asiako liztorra egunez bizitzen denez, aproposena gauean joatea da, habiaren sarrera estali eta pozoiez bete liztor guztiak akatuz.

            Baina ez gara larritu behar liztor handi bat ikusten dugun bakoitzean eta liztorra hil argi ez badaukagu zein liztor mota den. Baliteke Vespa Crabro liztorra izatea bertako liztor mota bat dela, zeinek erlei arazo larriak sortzen ez dizkien.

 

 

Vespa Crabro (bertakoa)                    Vespa Velutina (espezie arrotza)

                        

 

Txostena:

Asiako Liztorra

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  26/03/2014 12:24

Jarraitze biologikoa, izurrien aurka borrokatzeko era bat da, non animalia eta landareen populazioen bitartez izurrien kontrola eramaten den. Jarraitze biologikoa ez da berria baina XIX menderarte ez zen azaldu era eraginkor batean izurrien aurka. Berehala agertu ziren plagizida kimikoak eta erabiltzeko errazak, merkeak eta eraginkorrak zirenez jarraitze kimikoa alde batera utzi zuten.

 Gaur egun badakigu plagizida asko, guztiak ez esatearren, kaltegarriak direla, gure osasunerako eta ingurugirorako orokorrean. Gainera gero eta ugariagoak dira kasuak, non izurriek plagizida hauen aurkako inmunitatea garatzen duten.

Jarraitze biologikoa dagoen kontrol motarik merkeenetarikoa da ondo eginez gero, harrapakarien eta harrapakinen arteko oreka naturala ematen baita. Jarraitze biologikoan barne hiru mota desberdindu ditzakegu:

 

Ekarpena: Hiru motetatik ingurugiroarekiko kaltegarritsuena da kanpotik animalia edo landare mota bat ekosistema horretan sartzea baita. Izurri arrotza denean erabili ohi da, ekosisteman harrapakari naturalik ez baititu. Ekosisteman harrapakari hori sartzeko gainbegiratze handia beharrezkoa da eta materia jakituna izatea beharrezkoa da horregatik motarik garestiena da.

Areagopena: Era ez-natural batean izurrien etsaien kopurua handitzean datza. Izurriaren kopurua jaisten denean harrapakarien kopurua ere era natural batean orkeatuko da.

 Mantentzea: Ingurugiroarekiko teknikarik adeitsuena da ekosistema zaintzen baitu. Ekosistemaren kalitate ona mantenduz izurriak pairatzeko aukerak murrizten ditu eta oreka natural bat dago bertan.

 

Mantentzearen teknika jarraituz, gure baratzean egiten saiatu behar garena, biodibertsitate handia lortzea da, horrela lortuko dugu gure hortuaren oreka naturala mantentzea eta saihestuko dugu plagiziden erabilera. Gure baratzerako onuragarriak diren intsektuak erakar ditzagun ahal ditugun landare desberdin gehien landatu beharko ditugu. Usain-belarrak eta lore handiak eta koloretsuak dituzten landareak onuragarriak diren intsektuak erakartzen dituzte gure ortura, baina bertan geratu daitezen babesa eta ura ere eskuragarri izan behar dute.

Gure ortuan landatu ditzakegun usain-belarren artean honako hauek daude: mihilua, izpilikua, erromeroa, basilikoa, mendabeltza, mendafina, ezkaia…

Landare hauek intsektu onuragarriak erakartzeaz aparte plagak bihurtu daitezkeen intsektuak ere aldentzen dituzte: landare-zorriak, euli zuria, inurriak…

Loreak ere oso aproposak dira, gure baratzea apaindu ez ezik intsektu mota asko erakartzen baitituzte.

 

Informazio gehiago:

http://www.infoagro.com/abonos/control_biologico.htm

http://unhuertourbano.blogspot.com.es/2012/04/insectos-beneficiosos-para-el-huerto.html

 

Share

Nekazaritza ekologikoan interesa duzuen guztiok ezin duzue galdu azoka hau, zalantzarik gabe interesgarria izango baita!

 

Share

Older Posts »