Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  08/05/2014 12:42

Aurreko artikuluetan esan dugun bezala, intsektuen garrantzia gure ortuetan oso handia da. Horregatik garrantzitsua da ere gure ortuan babesa aurkitu dezaten, askotan elikagaiak eskuragarri dituztelako baina ezin dute babesa aurkitu. Ondoren gure baratzean intsektuentzat etxetxo bat nola eraikitzeko iradokizun batzuk eskaintzen dizkizuegu:

 

Pausuak intsektuentzatz etxe bat eraikitzeko:

 1- Lehenengo erabiliko ditugun materialak aukeratu behar ditugu: enborrak, banbuak, lastoa, adreiluak…

2- Egurrezko euskarria gogorra egin, nahiko pisuri eutsi beharko baitio.

3- Egiturari teilatu bat jarri.

4- Egitura bere lekuan jarri bete hasten baino lehen eta lurretik altzatu hezetasuna ekiditzeko.

5- Egitura guztiz irekita badago haizetik babestuta dagoen lekuren batean jarri beharko dugu intsektuak erosoago egon daitezen.

 

Intsektu etxea eraikitzeko materialak:

 1– Lastoa edo egurra: Material hauek Krisopak aterpetzen dituzte zeinek izurri asko jaten dituzten: landare-zorriak, euli zuriak, trip-ak edo akaroen arrautzak.

2- Banbu enbortxoak: Martxoan zuhaitzen lehenengo loreak lorautzesten dituen liztorrentzat babesa dira.

3- Belarrez betetako loreontzia: Landare-zorriak jaten dituzten ipurtsardeak erakartzen dute.

4- Pilatutako egurrezko oholak: Egurraren deskonposaketan parte hartzen duten xilofagoak erakartzen ditu.

5- Zulatutako egur zatiak: Oso babes ona dira erle eta liztorrentzat, polinizatzaileak izateaz aparte beren larbek landare-zorriak jaten dituzte.

6- Landare batzuen multzoak: Landare batzuk laharrak, larrosak eta intsusak bezala himenopteroak erakartzen dituzte.

7- Adreiluak: Erleak adreiluen zuloak oso gustuko dituzte beroa gordetzen baitute gauerako.

                                            

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  06/05/2014 12:19

 Hazi bat ernamuitzen denean, lur geruza zeharkatzen du eta hazte prozesua hasten da. Horretarako hartu ahal dituen elikagai guztiak beharko ditu baina askotan lurrak ezin dizkio elikagai horiek eman, beraz elikagai horiek emango dizkion beste elementu bat behar du, eta auxinak hobezinak dira horretarako.

Hazkuntza suspertzeko elikagaiak edo hormonak bota dieazkiokegu. Landarearen hazkuntzan parte hartzen dute hormonei auxinak deritze . Fitohormona hauek landareeen hazkuntza erregulatzen dute eta era ekologiko batean etxean lor ditzakegu auxina hauek. Horretarako bakarrik ura eta dilistak behar ditugu.

Lehenengo dilista 100gr uretan sartuko ditugu eta han utzi zortzi orduz. Ondoren uretatik atera etaurhau gordeko dugu auxinak jada urak baititu. Gero dilistak paper batean 3 edo 4 egunez utziko ditugu sustraiak atera arte, sustrai horiek kendu eta txikitzen dituguurlitro batean. Nahasketa hori 24 orduz leku ilun batean utzi eta lehenengo egunean gordetaki urari gehituko diogu. Daukagun nahasketa orain auxina asko dituen ureztatzekourezin hobea da.

                                                                 

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  16/04/2014 10:18

Mulching-a landareen inguruan materia organikoa jartzea da. Teknika hau nekazaritzan eta lorezaintzan oso erabilia da landareari onura egiten baitie.

TEKNIKAREN ONURAK:

  • Lurzoruaren hezetasuna mantentzen du lurrunketa galarazten duelako, beraz ura aurrezten du eta landareen sustraiak ura daukate eskuragarri denbora oro.
  • Lurzoruan dauden elikagaiak hobeto atxikitzen dira eta ureztapenak eta gero Irak ez ditu eramaten.
  • Lurzoruaren tenperatura altuagoa da eta honek ahalbidetzen du landarearen hazkuntza azkarragoa izatea lurzoruaren tenperatura gutxiago aldatzen delako.
  • Tenperatura eta hezetasun handiak nitrifikazioa hobetzen du.
  • Materia organikoaren geruza honek osasuntsu mantentzen ditu fruitu guztiak, usteltzeak bereziki.
  • Jartzen diogun geruza ez badio eguzkiari pasatzen uzten, belar txarrak ez dira haziko eta ez dira landarearekin urarengatik eta elikagaiengatik lehiatuko.

                                                              

 

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  08/04/2014 13:37

Udaberria badago hemen eta landareek bere izerdia mugitzen hasi dira, beraz gure baratzearen lurzorua prestatzen hasi behar gara eta ortua nola antolatuko dugun pentsatzen. Denok dakigunez, espezien arteko bateragarritasuna berebiziko garrantzia dauka eta laborantzen txandakatzea beti gogoan izan behar dugu. Horretarako denbora dexente egon beharko ginateke baina gaur egun ordenagailuen munduan edozertarako programa bat daukagunez norbaitu bururatu zitzaion honetarako programa bat egitea. Esan eta egin, horrela sortu zen Kitchen Garden Aid.

Kitchen Garden Aid gure baratzearen plangintza egiteko tresna oso aproposa da. Laborantzen txandakatzearekin lagunduko dizu, haien bateragarritasunarekin eta baratzearen beste hainbat lanekin. Aldi bakoitzaren hasieran, zure baratzea antolatzen duzun momentuan hain zuzen ere gauza asko kontuan izan behar dituzu eta gauza horiek programan sartuta, programak berak adieraziko dizu jartzen ari zaren landareak ondo jarri dituzun edo txandakatzea desberdin egin behar badituzu edo egon daitezkeen beste arazo batzuez ohartaraziko zaitu. Kitchen Garden Aid tresna, Mel Bartholomewk proposatutako baratze eredu karratuan oinarrituta dago baino edozein ortu motarekin lane gin dezakezu programako hortarako aukera ematen baitu. Software hau askea da, doain eta gainera bakoitzak bere aldaketak egin ahal dizkio programari, hau hobetuz.

Nola erabiltzen da?

  • Lehenik eta behin zure baratzean parte hartuko duten laborantzen txadakatzeak eta espezieen bateragarritasunak argi izan behar dituzu.
  • Gero aurreko urteetako baratzea marraztu behar duzu izandako espezieak adirezita, programak txandakatze aproposak kalkulatu ditzan.
  • Gero landareak jartzen duzun einean, ohar batzuk adiraziko dizkizu programak, bateragarritasuna okerra delako edo txandakatzea gaizki eginda dagoelako. Adibidez: ezamihilua eta azenarioak batera jartzen badituzu ohar gorria aterako zaizu espezie hoien artean bateragarritasunik ez dagüela adieraziz.

Kitchen Garden jaitsi:

http://sourceforge.net/projects/kitchengarden/

Share

Older Posts »