Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  17/11/2014 8:30

 Urrian, Olarizuko baratzetan, bertako zuhaitz eta zuhaixkei buruzko tailerra ospatu zen. Landare komunitatea zer den ezagutu ondoren eta instalazioen baliabideak erabiliz, arboretoak kasu honetan, Araban topa ditzakegun baso ezberdinak aurkeztu ziren.

Baso bakoitzari egokien zaizkion baldintzak aipatu ziren, hala nola: lur mota, hezetasuna, argitasuna, orientazioa, e.a. Aipatu ziren ere espezie desberdinek dituzten erabilerak, elikagai bezala, zura moduan, medikuntzan, herri- sineskizunekin dituzten loturak, e.a. Geihago…

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak:   —  Galemys S.L.  —  25/08/2014 9:12

 

Olarizuko baratzetako uztaileko tailerrak, kontsumo eta mantentze baxua duten lorategiak edo lorategi jasangarriak zer diren eta hauek diseinatu eta martxan jartzeko kontuan hartu beharreko guztia ezagutzea izan zuen helburu. Zein da sekretua? Espezie, kokapen eta zainketa egokiak hautatzea.

Tailerrean baldintza geologiko, klimatologiko eta landaretza-baldintzei errepasoa eman zitzaien, hauek kontuan hartu behar baitira zer eta non landatu aukeratzeko garaian. Adibide praktiko gisa, landa lursail bat aisialdirako lorategi bihurtzeko proiektu erreal bat erakutsi eta aztertu zen.

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  08/07/2014 8:37

 

Olarizuko baratzeetan ospatutako tailer honetan txertoak zer diren, nola erabiltzen diren eta hauek arrakastaz burutzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak (txertoen eta txerto hartzaileen arteko bateragarritasuna, landareen kalitatea, txertaketak burutzeko garaiak, polaritatea, soldatzea eta baldintza sanitarioak, …) zeintzuk diren ikasi genuen. Horrez gain, txertaketak burutzeko beharrezkoak diren material eta tresnak ezagutu genituen eta honekin batera txerto edo patroiak nola lortu eta nola kontserbatu daitezkeen ere ikasi genuen.

Tailerraren atal handi bat txertoak burutzeko teknika eta metodo ezberdinak erakustera bideratua egon zen eta txertaketak nola egiten diren bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen:

* Adaxka bidezko txertaketen artean honakoak ditugu: ingelesa, hirukia, arraildura bidezkoa eta koroazkoa.
* Ernamuin bidezko txertoen artean: ezkutuzkoa, txip bidezkoa eta xaflazkoa.
* Eta txerto berezien artean zubi bidezkoa eta gaintxertaketa.
Tailerraren amaiera aldera, parte hartzaileok ikasitakoa praktikan jarri eta txertaketak egiteko aukera izan genuen Josu Osa tailerreko irakaslearen laguntzaz.

 

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  23/06/2014 13:48

Baratzeterapia modan dago, zenbait landarek pertsonen gaitasun fisiko, psikiko, kognitibo eta sozialak hobetzeko duten balio terapeutikoa dela eta. Honenbestez, geroz eta gehiago dira beren instalazioetan baratzeak ezartzen dituzten  3. adineko egoitza, osasun zentro edo integrazio sozialaren alde lan egiten duten elkarteak. Baratzeak lursailetan, laborantza mahaietan zein mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako altueretan ezartzen dira.

Baratzean lan egiteak fisikoki aktibo mantentzen laguntzen du izan ere, eremu irekietara ateratzea eta ohitura osasuntsuak geureganatzea bultzatzen baitu. Kimaketa, ureztatzea, ongarritzea etab. bezalako beharrak dituen izaki bizidun baten ardura izateak gizabanakoaren autonomia eta norberaren errealizazioa sustatzen ditu. Hazi txiki batetik landare bat nola jaiotzen den ikusteak edo barazki bat emango duen lorea hazten behatzeak ilusioa sorrarazi eta egunerokotasunarekin hausten laguntzen du. Era berean, usaindu, ukitu edo dastatzeak gure zentzumenak aktibatzen ditu. Nekazaritza ekologikokoak bezalako teknika berriak ikasteak edo nekazaritzako ezagutzak gogorarazteak geure memoria aktibatu eta egunean mantentzen laguntzen du. Zenbait kasutan, lan orientazioan ere baliagarria izan daiteke, gai honetako ezagutza eta esperientzia erraztuz. Gainera, baratze kolektiboetako erabiltzaileen artean sortzen diren harreman eta loturek askotan beren burua isolatuta ikusten duten pertsonak sozializatzeko aukera paregabea suposatzen dute.

Jarraian zenbait eredu ageri dira; Logroñon, adibidez, 250 m2-ko bi partzela dituzte, kalean bizi diren pertsonekin eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden adingabeekin lan egiten duten elkarteei zuzenduak. Madrilen, menpekotasunen inguruan lan egiten duen elkarte batek Retiroko ortuak erabiltzen ditu. Horrez gain, hainbat hiri-baratzetan laborantza mahaiak jarri dira mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat edota ikusmen urriko jendearentzat egokitutakoak. Vitoria-Gasteizen adibidez, CEAk Itxaropena ( ikusmen murriztua duen jendearekin lan egiten duen elkartea) elkartearekin batera Olarizuko baratzeetan baratze-mailak eta braillez idatziriko seinaleztapena ezartzeko proiektua burutu du.

Baratzea pertsonen osasunaren hobekuntzan parte hartzen duen tresna erabilgarria da eta norberak ekoitzitako elikagai natural eta ekologikoak eskaintzen ditu!

Share

Older Posts »