Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  19/11/2014 8:14

Slow food, 1986an Italian sortutako irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da “fast life” eta “fast food”-aren inbasioaren aurrean bizimodu “mantsoa” defendatzen du, hori dela eta bere ikono bereizgarriak barraskilo baten irudia du.

Mugimendu bihurtu den elkarte honek baratze txikien defentsarekin harreman estua du, izan ere, bere filosofía zaporeen diferentziaren gorespenean, artisau ekoizpenean, bertako nekazaritza eta arrantza eta abeltzaintza teknika jasangarrietan oinarritzen baita. Modu honetan, eskualdeko produktu eta janari tradizionalez disfrutatzea sustatzen du. Geihago…

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , , , , ,   —  Galemys S.L.  —  14/08/2014 12:48

Urriko lehen aste buruan Bionekaraba, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka ospatuko da Foru enparantzan eta Uztaldiaren Festa Abetxukon, Urarteko baratzetan.

Urriaren 4ean 10:00etatik 15:00etara Bionekaraban izango gara, Eraztun Berdeko baratza kolektiboetan jasotako produktuak erakusteko. Bionekaraba, Euskal Herriko azoka ekologiko garrantzitsuenetakoa da.

 

Igandeak 5, Uztaldiaren Festa ospatuko dugu:

• Baratzeko produktuen erakusketa eta lehiaketa: Bertan, Eraztun Berdeko baratzetako erabiltzaileek 3 arlotan parte hartu ahal izango dute: kalabaza, tomatea eta azalorea.
Horrez gain, tamaina handiko barazki baten pisua asmatzen dutenen artean zozketa berezia egingo da. Baratzetako erabiltzaileak eta bisitariak izango dira aurkeztutako produktuak baloratuko dituztenak eta irabazleek hazi ekologiko sorta izango dute opari.

 

 

 

 

• “Sormenezko Entsaladen” Familiarteko tailerra: 6 eta 10 urte bitarteko haurrei eta heldu baten laguntzaz osatutako taldeei zuzenduta. Lehenik eta behin haurrek, entsalada prestatzeko beharrezko osagaiak lortu beharko dituzte: letxuga, tomatea, tipula, etab. Partaideen artean dastatuko duten entsalada gozoa prestatu ahal izateko, froga dibertigarriak gainditu beharko dituzte.

 

 

Informazio gehiago eta izen emateak esteka honen bidez:
http://gruposdeconsumo.blogspot.com//”>http://gruposdeconsumo.blogspot.com/
Zuen zain gaituzue!

Share