Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak:   —  Galemys S.L.  —  30/06/2014 8:26

Aisialdiko nekazaritza izaten ari den bultzadarekin, jende asko baratzean landare aromatikoak lantzeko interesa azaltzen hasi da. Izpilikuarena (Lavandula officinalis) bezalako usain bereizgarriak dira arrakasta gehien izaten ari direnak. Gaur egun landare hau oso erabilia da lurringintzan, garbiketako produktuetan edo eta aire-gozagarrietan.

Tradizioz medikuntzan tratamendu ezberdinetarako erabili zian da: antiespasmodiko, antiseptiko, analgesiko, diuretiko gisa edo  beherakoa, erredurak edo intsektuen ziztadak sendatzeko. Gainera sukaldaritzan ere badu “zeharkako” erabilerarik, adibidez erlezainek erlauntzen inguruan izpilikua jartzen dute erleak nektar bila ateratzean honen esentzia hartu eta eztian nabari dadin.

Baina esan bezala bere erabilera nagusia bere usain gozoari zor dio. Aroma hori lortzeko, prozesu luze eta konplexu bat jarraituz landarearen olio esentziala erauzi behar da. Olio hau kolorge, hori edo hori-berdexka izan daiteke eta bere kalitatea erabiltzen den landarea eta erauzte teknikaren araberakoa izango da. Olioa lortzeko behar den landare kopurua oso handia da, baina eremu bakoitzaren ezaugarrien araberakoa da. Batez beste honako errendimendua lortzen da: Hektareako 2.000-3.500 kg material fresko jasotzen da, hau da, hektareako 400-700 kg lore lehor . Material freskoak %0,5-1 olio esentzial du eta lore lehorrak % 4 inguru. Beraz, hektareako 15-35 kg esentzia lor daiteke. Errendimendu zailtasun honen adierazle dira soilik izpilikua lantzen den Frantziako Proventzako larre zabalak.

Etxean ere badugu izpiliku olioa modu errazean egiteko aukerarik, bertatik lortuko dugun olioa ez da belar dendetan saltzen denaren berdina baina masajeak emateko edo izpiliku xaboia edo aire freskagarria egiteko guztiz erabilgarria da. Olioa egiteko izpiliku lore lehorrak eta oliba edo almendra olioa soilik behar da. Hurrengo estekan jarraitu beharreko pausoak ageri dira:

http://belleza.uncomo.com/articulo/como-hacer-aceite-de-lavanda-casero-22915.html

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  22/05/2014 14:14

Afrikatik datorren fruitua da.Kiwanoa (Cucumis metuliferus) landare tropical batetik dator baina azken urte hauetan munduan zehar hedatu da eta gure merkatuan ere sartzen hasia da fruitu bitxi hau. Kurkubitazeoen familiakoa da, horregatik afrikar meloia edo adardun luzokerra ere deritzo, berez Kiwano izena izen komertziala da.

200 gramoko fruitu bat da, arrauzkara forma dauka eta bere azala horia, gogorra eta adarduna da. Jaten den bakarra bere barrualdea da, haragi berde eta likatsua dauka, hazi askorekin. Bere zaporea oso berezia da, esatearren limoi, luzoker, kiwi edo bananaren zaporeak nahasten ditu, zapore goxoak eta garratzak nahasten ditu.

Urte osoan zehar dago eskuragarri fruitu tropikal asko dauden dendetan. Kiwanoa jateko erditik ireki behar dugu eta koilara batekin bere mamia jan. Marmeladak edo arrainarekin jango ditugun saltsak egiteko oso erabilia da.

Fruitua helduta dagoen edo ez jakiteko bere azalaren koloreaz adi egon beharko gara, bere azala horitik laranjara pasatzen denean jaso beharko dugulako.

Fruitu hau oso kaloria gutxiko elikagaia da (25kcal/100 gramo). Bere osagairik kopurutsuena ura da eta karbohidratok, protein eta gantz gutxi ditu. Gainera potasio asko dauka eta magnesioa, kaltzioa eta fosforoa ere baditu eta bitamina A eta C asko.

                                                  

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  06/05/2014 12:19

 Hazi bat ernamuitzen denean, lur geruza zeharkatzen du eta hazte prozesua hasten da. Horretarako hartu ahal dituen elikagai guztiak beharko ditu baina askotan lurrak ezin dizkio elikagai horiek eman, beraz elikagai horiek emango dizkion beste elementu bat behar du, eta auxinak hobezinak dira horretarako.

Hazkuntza suspertzeko elikagaiak edo hormonak bota dieazkiokegu. Landarearen hazkuntzan parte hartzen dute hormonei auxinak deritze . Fitohormona hauek landareeen hazkuntza erregulatzen dute eta era ekologiko batean etxean lor ditzakegu auxina hauek. Horretarako bakarrik ura eta dilistak behar ditugu.

Lehenengo dilista 100gr uretan sartuko ditugu eta han utzi zortzi orduz. Ondoren uretatik atera etaurhau gordeko dugu auxinak jada urak baititu. Gero dilistak paper batean 3 edo 4 egunez utziko ditugu sustraiak atera arte, sustrai horiek kendu eta txikitzen dituguurlitro batean. Nahasketa hori 24 orduz leku ilun batean utzi eta lehenengo egunean gordetaki urari gehituko diogu. Daukagun nahasketa orain auxina asko dituen ureztatzekourezin hobea da.

                                                                 

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  16/04/2014 10:18

Mulching-a landareen inguruan materia organikoa jartzea da. Teknika hau nekazaritzan eta lorezaintzan oso erabilia da landareari onura egiten baitie.

TEKNIKAREN ONURAK:

  • Lurzoruaren hezetasuna mantentzen du lurrunketa galarazten duelako, beraz ura aurrezten du eta landareen sustraiak ura daukate eskuragarri denbora oro.
  • Lurzoruan dauden elikagaiak hobeto atxikitzen dira eta ureztapenak eta gero Irak ez ditu eramaten.
  • Lurzoruaren tenperatura altuagoa da eta honek ahalbidetzen du landarearen hazkuntza azkarragoa izatea lurzoruaren tenperatura gutxiago aldatzen delako.
  • Tenperatura eta hezetasun handiak nitrifikazioa hobetzen du.
  • Materia organikoaren geruza honek osasuntsu mantentzen ditu fruitu guztiak, usteltzeak bereziki.
  • Jartzen diogun geruza ez badio eguzkiari pasatzen uzten, belar txarrak ez dira haziko eta ez dira landarearekin urarengatik eta elikagaiengatik lehiatuko.

                                                              

 

Share

Older Posts »