Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  29/05/2014 10:14

Marrubiak zenbait landare-espezie herrestariak dira. Fragaria generokoak dira, lurrin hitzarekin erlazionatuta (fraga latinez), oso landuak bere fruitu jangarriarengatik. Barietate komerzializatuenak hibridoak dira. Ohikoena Fragaria x ananassa da bere fruituaren handitasunaren ondorioz.

Basokoak mailukiak ere deitzen dira euskaraz.

 

Erraz galtzen den fruta fin honek ondoko osagaiak ditu: % 90 ur, % 7 karbohidrato, % 0,7 proteina eta % 0,6 koipe. Ikus daitekeenez, proteina eta gantzetan eskasa den arren, aberatsa da gluzidoetan eta, bereziki, gure hesteak zurgatzen ez duen zuntzean (2,2 g zuntz 100 g marrubiko). Hala ere, jakin behar da, familia berekoa den mugurdiak 7,4 g zuntz duela 100 g-ko. Bestalde, gure hesteak garbi mantentzeko eguneko 15-20 g zuntz behar dugula kontuan hartuta, aski genuke egunean 200 g mugurdi jatea behar horri taxuz erantzunez lasai ibiltzeko. Alabama, itzul gaitezen marrubiaren ezaugarrietara. Fruta txikia den arren janari erregulatzaile oso ona da, bitamina eta mineral asko baititu. Ondokoak dira aipagarrienak:

  • C bitamina da garrantzitsuena: kantitate berean kiwiak baino gutxixeago badu ere, laranja edo beste edozein zitrikok baino gehiago du.
  • Azido foliko asko du; bitamina horretan aberatsena da. Gogoratu azido folikoaren beharra asko areagotzen dela haurdunaldian. Beraz, marrubia oso ona da haurdun daudenentzat.

Maiatzeko lore hauek hil honetan iristen dira gailurrera, hau da, hil honetan dituzte puri-purian aipatutako nutriente guztiak, eguzkiaren berotasunak eta hezetasunak bultzatzen baititu garapen egokienera.

Jateko eran dagokionez, fresko daudenean jatea gomendatzen da. Bestalde, fruta hau kontserbatzeko saiakera ugari egiten ari bada ere, bi dira ezagunenak:

  • Almibarrean: azukrea eta urarekin.
  • Fruitu txikienak izoztuz; handiak izoztea ez da gomendatzen ur gehiegi baitaukate.

Baina, aurrez esan bezala, freskoak hartuz gero askoz ere hobeto. Beraz, kontuan izan hilabete honetan eguneko zuntz eta C bitamina beharrak asetzeko aukera bikain eta gozoa eskaintzen digula marrubiak, bai bakarrik janez, baita jogurtarekin edo esnearekin batera ere. Kontuan izan bestalde, esnegain edo gainarekin hartzen badituzu, egun horretan ahoratu behar dituzun gainerako elikagaiekin koipe ase gutxiago barneratu behar duzula.

                                            

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  22/05/2014 14:14

Afrikatik datorren fruitua da.Kiwanoa (Cucumis metuliferus) landare tropical batetik dator baina azken urte hauetan munduan zehar hedatu da eta gure merkatuan ere sartzen hasia da fruitu bitxi hau. Kurkubitazeoen familiakoa da, horregatik afrikar meloia edo adardun luzokerra ere deritzo, berez Kiwano izena izen komertziala da.

200 gramoko fruitu bat da, arrauzkara forma dauka eta bere azala horia, gogorra eta adarduna da. Jaten den bakarra bere barrualdea da, haragi berde eta likatsua dauka, hazi askorekin. Bere zaporea oso berezia da, esatearren limoi, luzoker, kiwi edo bananaren zaporeak nahasten ditu, zapore goxoak eta garratzak nahasten ditu.

Urte osoan zehar dago eskuragarri fruitu tropikal asko dauden dendetan. Kiwanoa jateko erditik ireki behar dugu eta koilara batekin bere mamia jan. Marmeladak edo arrainarekin jango ditugun saltsak egiteko oso erabilia da.

Fruitua helduta dagoen edo ez jakiteko bere azalaren koloreaz adi egon beharko gara, bere azala horitik laranjara pasatzen denean jaso beharko dugulako.

Fruitu hau oso kaloria gutxiko elikagaia da (25kcal/100 gramo). Bere osagairik kopurutsuena ura da eta karbohidratok, protein eta gantz gutxi ditu. Gainera potasio asko dauka eta magnesioa, kaltzioa eta fosforoa ere baditu eta bitamina A eta C asko.

                                                  

Share
Kategoriak: Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  10/10/2013 13:16

Kiribilore permakultura elkarteak baso jangarriei buruzko ikastaroa antolatu du azarorako, Barriako aterpetxean (Araba): “Ikas ezazu baso jangarriak diseinatzen”.

Lucho Iglesiasek gidatuko du ikastaroa. Nekazaritza Ekologikoan diplomatua, 1990etik permakulturan dihardu eta Caña Dulce permakultura proiektuaren sortzailea da; funts hori penintsulako permakultura proiektu onenetakotzat jotzen da, baso jangarria, bio-eraikuntza eta agroekologia batzen baititu (www.permaculturacanadulce.org).

Norentzat:

Permakultoreak, lorazainak, basozainak, lursail txiki edo handien jabeak, nekazariak, abeltzainak, irakasleak, edo horrelako espazioak sortu nahi duen edonor.

Ikastaroari buruzko argibideak:  Bosques Comestibles Curso Barria-Alava 2013

 

Share
Kategoriak: Albisteak, Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  CEA  —  02/10/2013 10:13

“Osasunerako Mundu Erakundearen arabera,  gaixotasun degeneratiboen % 60ren jatorria elikaduran legoke. Arrazoi zehatzak askotarikoak dira, eta planetako leku ezberdinen araberakoak. Hala ere, askotan kontuan hartzen ez den faktorea da, eta orain arte medikuntzako profesionalek eman izan dioten baino garrantzi handiagoa duena”.” *

Informazioa:

http://www.fondosaludambiental.org/?q=node/384

Share

Older Posts »