Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  21/11/2014 9:19

Zein lotura dago zaborra eta baratzearen artean? Berehala etorriko zaigu burura etxeko edo lorategiko hondakin organikoak ongarri natural gisa erabil daitezkeela, hau da, gure baratzearen errendimendua hobetuko duen konposta egin daitekeela.

Gure barazkientzat ongarria lortzen joateko konpostagailuarentzat lekutxo bat egin dezakegu baratzean. Garrantzitsua da zuzenean lurzoruaren gainean egotea, mikroorganismo eta beste deskonposastzaileak zuzenean hondakinekin harremanetan jartzeko.

Ez da beharrezkoa plastikozko edukiontzia erostea, zaborretara botatzen ditugun objektuak berrerabiliz, gure konpostagailua eraiki baitezakegu. Hona hemen adibide batzuk:

1.- Palets-ak, egur zaharrak edo eraikuntzarako oholak erabiliz eraikitakoa:

 

 

 

 

 

 

Fte: http://ecocosas.com/agroecologia/compost-y-mas/ Geihago…

Share

Materia organikoa ezinbestekoa da baratzeko lurrean, hori pixkanaka desegitean humusa sortzen baita, hau da, lurreko bizitzaren oinarria. Landareen ugalkortasuna eta osasuna horren mende daude:

– Landareei neurrian ematen dizkie ura eta elikagaiak, erreserba gisa jokatuz.

– Lurraren egitura, aireztatzea eta berotzea hobetzen ditu.

– Lurreko bizitza jarduera areagotzen du, mikroorganismoei euskarri eta jana ematen baitie, eta beste organismo kaltegarri batzuen jarduera eragozten.

– Lurraren higadura eragozten laguntzen du.

Konpostatzeak natura imitatzen duen teknika da, era guztietako hondakin organikoak eta landare hondakinak konpost edo lurrustel deritzoguna bihurtzeko (ohi baino azkarrago).

Konposta era guztietako materia organikoaren (janari hondarrak, zuhaitz hostoak, lastoa eta abar) hartzidura aerobioaren (aireko oxigenoaz) emaitza da, hezetasunaren laguntzaz, hondakin organikoak higienikoki lurrak erraz asimilatu dezakeen elikagaia bihurtzea bermatzen duena.

PDF honetan etxean konpostatzeko gida BIKAINA aurkituko duzue, konposta lortzeko fase guztiak azaltzen dituena: *

Argibide gehiago:

http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/es/manual.asp

http://www4.gipuzkoa.net/MedioAmbiente/gipuzkoaingurumena/eu/documento.asp

Galdera ohikoenen erantzunak: konpostagailura zer bota daitekeen, nola den  konpostatze prozesua…

Argibide gehiago:

http://www4.gipuzkoa.net/medioambiente/compostaje/es/faq_lista.asp

Share

Nekazaritza ekologikoak berebiziko eragina du gure mahaira eramaten ditugun produktuen osaeran, ezaugarri organoleptikoetan eta kalitatean.

 ”Espainia produktu ekologikoen esportatzaile handienetako bat da, baina gure mugen barruan ez ditugu hainbeste kontsumitzen, ez ditugulako haien onurak ezagutzen: oraindik ez dugu gure bizilagun europarren “kultura ekologikoa”. Beste arrazoi bat garestiak izatea da”.

Argibide gehiago:

http://biorganicfoods.com/agricultura-ecologica-frente-a-agricultura-biodinamica/

Share