Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  20/03/2014 13:36

 

Aspaldiko partez badakigu, ilargiak eragin handia daukala landareetan, horregaitik lurra prestatzeko, haziak ereiteko, birlandatzeko eta abarrerako ezinbesteko eragilea da.

Urteen zehar eman den behaketari esker gai izan gara gure baratzeak aurrera eramango dituen lan-egutegi bat garatzera.

Badakigu ilargiak lau aldi garrantzitsu dituela: ilberria, ilgora, ilbetea, ilbehera. 

Ilberria: Aldi honetan ilargiaren izpiak gutxitzen doaz pixkanaka-pixkanaka haien mailarik baxuenera ailegatu arte.

Aldi honetan hostoek eta sustraiek garapen motela egiten dute. Badirudienez aldo hau garapen gutxiko aroa da landarearentzat, atseden hartzen egongo balitz bezala, noiz landareek aldaketeei egokitu daitezkeen erraztasun handiz.

Aldi hau egokia da landareari aldaketak egiteko: inausketak, ongarriketak, zurkaizketak…

 

Ilgora: Ilargiaren argitasuna handituz do aeta landareek garapen orekatua daukate non sustraien eta hostoen hazkuntza nabarmentzen diren.

Aldi honetan lurrazpian uraren mugimendu ugari ematen dira horrek sustraien ur erabilgarritasuna ahalbidetzen du. Honen ondorioz haziak ereiteko momentu aproposa da azkar ernatuko baitira. Garai honetan ereiten diren haziak beste garai batean ereiten badira baino azkarrago ernatuko dira.

 

Ilbetea: Ilargiaren argia oraindik ugarituz doa baina sustraien garapena ez da hain handia, hostoena berriz izugarri handia da.

Landareek beren barnean uraren eta izaerdiaren mugimendua inoiz baino handiagoa da. Landarea aldaxkatzeko ez da aro egokia ur asko galduko lukeelako eta gainera sustraien garapenean parte hartzen duten hormonak (auxinak) oso urtuta daude.

 Birlandapena egiteko garai aproposa da landarea indartsu haziko baita.

 

Ilbehera: Aldi honetan ilargiaren argi izpiak lermatuz doaz.

Garai ona da hau ere, birlandapena egiteko sustraiak gogotsu hazten baitira. Ilargiaren argia urria denez, hostoak ez dira asko hazten eta indarrak sustraietara pasatzen dira honen garapena bermatuz.

 2014-ko ilargiaren egutegia

Ilargiaren aldia Data 2014 Ordua
Ilberria Urtarrilak 1 12:15:02
Ilgora Urtarrilak 8 04:40:20
Ilbetea Urtarrilak 16 05:53:35
Ilbehera Urtarrilak 24 06:21:01
Ilberria Urtarrilak 30 22:40:35
Ilgora Otsailak 6 20:22:33
Ilbetea Otsailak 15 00:54:46
Ilbehera Otsailak 22 18:16:56
Ilberria Martxoak 1 09:02:41
Ilgora Martxoak 8 14:27:08
Ilbetea Martxoak 16 18:10:46
Ilbehera Martxoak 24 02:47:36
Ilberria Martxoak 30 20:48:06
Ilgora Apirilak 7 10:31:44
Ilbetea Apirilak 15 09:45:18
Ilbehera Apirilak 22 09:53:06
Ilberria Apirilak 29 08:17:37
Ilgora Maiatzak 7 05:16:49
Ilbetea Maiatzak 14 21:18:47
Ilbehera Maiatzak 21 15:00:33
Ilberria Maiatzak 28 20:43:03
Ilgora Ekainak 5 22:40:58
Ilbetea Ekainak 13 06:13:45
Ilbehera Ekainak 19 20:40:05
Ilberria Ekainak 27 10:10:33
Ilgora Uztailak 5 14:00:41
Ilbetea Uztailak 12 13:26:46
Ilbehera Uztailak 19 04:09:44
Ilberria Uztailak 27 00:42:51
Ilgora Abuztuak 4 02:50:56
Ilbetea Abuztuak 10 20:10:51
Ilbehera Abuztuak 17 14:27:01
Ilberria Abuztuak 25 16:13:02
Ilgora Irailak 2 13:11:53
Ilbetea Irailak 9 03:38:55
Ilbehera Irailak 16 04:05:49
Ilberria Irailak 24 08:13:32
Ilgora Urriak 1 21:33:02
Ilbetea Urriak 8 12:50:43
Ilbehera Urriak 15 21:13:16
Ilberria Urriak 23 23:56:14
Ilgora Urriak 31 03:48:56
Ilbetea Azaroak 6 23:22:56
Ilbehera Azaroak 14 16:17:55
Ilberria Azaroak 22 13:32:04
Ilgora Azaroak 29 11:07:23
Ilbetea Abenduak 6 13:27:13
Ilbehera Abenduak 14 13:53:53
Ilberria Abenduak 22 02:36:15
Ilgora  Abenduak 28  19:32:50

 

 

Share