Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  07/02/2018 7:14

Lekua: Arabako Campuseko Baratz Ekologikoan (Hezkuntza eta Kirol Fakutatea), UPV/EHU, Gasteizen.

Hartzaileak: Hiri-nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsonak (UPV/EHUko eta hezkuntza komunitateko kideek lehentasuna izango dute. Ikasleak Hautazko 1ECTS aitorpena).

Kurtsoaren banaketa: 3 orduko 8 saio (2018ko otsailetik 2018ko maiatzera)

2 Talde : Euskarazkoa eta gaztelaniazkoa (arratsaldez).

Izen-ematea: Otsailak 16 arte

Informazioa: Beharrezkoa den informazio guztia HEMEN topatuko duzu (Euskeraz eta Gaztelaniaz). Norbaitek interesa izango balu edo zuzenean izena eman nahi badu, hurrengo ESTEKA HONETAN egin dezake.

 

Informazio gehigarria:

huertouniversitario@gmail.com

https://huertoecologicouniversitario.wordpress.com

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  12/06/2014 16:47

Eguraldi onak eta ingurune atseginak giro lasaia sortzen lagundu zuten eta parte hartzaileak identifikaziorako gako botanikoekin trebatu ziren, botanikaren kontzeptu teknikoekiko beldurra galduz.

Urarteko baratzeetan txikoria-belarra (Taraxacum officinale), hirusta zuria (Trifolium repens) edo basaziapea (Sinapis arvensis) moduko basaloreak identifikatzea lortu genuen. Eta Olarizuko zuhaitz eta zuhaixken artean, besteak beste, hagina (Taxus baccata), astigar arrunta (Acer campestre), lizar arrunta (Fraxinus excelsior) edo haritz kanduduna (Quercus robur) aise ezagutu genituen.

Guztiontzat, errepikatzea espero dugun  esperientzia aberasgarria izan zen.

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Albisteak  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  07/01/2014 9:56

Olarizuko eta Abetxukuko Urarteko baratzeetan tailerretan izena emateko epea zabalik dago. Hainbat gai dituzue aukeran taileretan: xaboiak egitekoa eta inausketari eta xerolorezaintza buruzkoak, Olarizun, eta kosmetika naturalari buruzkoa, aldaxkak egitekoa eta landare erabilgarriei buruzkoa, Urarten.

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Material didaktikoak  —  Etiketak: , , ,   —  CEA  —  16/10/2013 13:52

“Konposta materia organikoaren usteltze naturalaren emaitza da, organismo deskonposatzaileek (onddok eta bakterioak) eta animalia detritujaleek (zizare eta kakalardoak) egina.

Bermikonposta, berriz,  zizare jakin batzuek –batez ere Eisenia generokoek– deskonposatutako materia organikoaren emaitza da. Erabiliena Kaliforniako zizare gorria (Eisenia foetida) da, prozesua azkartzen baitu.

Digestio-bidean, eta mikroorganismoen laguntzarekin, zizareek materia organikoa eraldatu eta bermikonpost edo zizare-humusa izeneko produktua sortzen dute. Konpost horrek egitura hobea eta mantenugai gehiago ditu zizarerik gabe lortutako konpostak baino.

Lurretan konpost hori botaz gero, landareentzako mantenugaien erreserba bermatzen da, ura xurgatu eta gordetzea laguntzen du, airearen zirkulazioa errazten, tenperatura eta hezetasunaren bat-bateko aldaketak mugatzen ditu, konposatu toxiko asko blokeatzen, eta elikadura katearen oinarrian dauden ezin konta ahaleko animalia ñimiñoei jaten ematen die.

Izan ere, deskonposatzaileen lan ezkutuak ahalbidetzen du landare eta animalien bizitza eta hazkundea, eta haiek gabe ez legoke bizitzarik lurrean.” *

Bermikonposta egiteko oinarrizko eskuliburuari buruzko informazioa:

http://www.ssreyes.org/acces/recursos/doc/Servicios_municipales/Medio_ambiente/1164241652_1162012123435.pdf

Share

Older Posts »