Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  19/08/2014 9:14

Sendabelarrak biltzeko ez dago urrutira joan beharrik, gugandik oso gertu topa baitaitezke, baita gure baratzean ere. Ekaineko tailerrean hauetako ohikoenak antzematen irakatsi zen, hauen ahalmen sendagarriak edo sukaldaritzan edo kosmetikan izan ditzaketen erabilerak ezagutu, biltzeko garairik onena zein den, beratuta, tinturan, krema, baltsamo edo lozio gisa nola prestatu …

 

 

Gainera, hanturaren kontra eta orbaintzaile gisa balio duen ukendua egin zen milorri, ilen edo kalendula eta milazulo edo santio-belarrarekin. Horrez gain, propietate antiseptikoak dituen nivea gisako krema prestatu zen te-arbola erabiliz, eta oin eta hankentzat suspergarria den eta zirkulazioa aktibatzen duen beste bat lanolina eta altzifrea erabiliz.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 
 
 
 
 

 

Amaitzeko, Urarteko baratzeetatik barrena ibiltzeko aukera izan zen, bertan hazten diren espezieak eta hauen propietateak ezagutzeko, hala nola, ilena, astakamamila, izpilikua, erromeroa, salbia, menda, tartikua… Ez hori bakarrik, baratzeko landareen propietateez ere hitz egin zen, adibidez, azak C bitamina ugari duela aipatu zen, eta espektoratzaile gisa eta kolpeen ondoren mina eta hantura arintzeko balio duela azpimarratu zen.

 

 

 

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  08/07/2014 8:37

 

Olarizuko baratzeetan ospatutako tailer honetan txertoak zer diren, nola erabiltzen diren eta hauek arrakastaz burutzeko kontuan hartu beharreko ezaugarriak (txertoen eta txerto hartzaileen arteko bateragarritasuna, landareen kalitatea, txertaketak burutzeko garaiak, polaritatea, soldatzea eta baldintza sanitarioak, …) zeintzuk diren ikasi genuen. Horrez gain, txertaketak burutzeko beharrezkoak diren material eta tresnak ezagutu genituen eta honekin batera txerto edo patroiak nola lortu eta nola kontserbatu daitezkeen ere ikasi genuen.

Tailerraren atal handi bat txertoak burutzeko teknika eta metodo ezberdinak erakustera bideratua egon zen eta txertaketak nola egiten diren bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen:

* Adaxka bidezko txertaketen artean honakoak ditugu: ingelesa, hirukia, arraildura bidezkoa eta koroazkoa.
* Ernamuin bidezko txertoen artean: ezkutuzkoa, txip bidezkoa eta xaflazkoa.
* Eta txerto berezien artean zubi bidezkoa eta gaintxertaketa.
Tailerraren amaiera aldera, parte hartzaileok ikasitakoa praktikan jarri eta txertaketak egiteko aukera izan genuen Josu Osa tailerreko irakaslearen laguntzaz.

 

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  10/04/2014 14:06

Maiatzak 6an, asteartea, Landareak sendatzeko landareei buruzko hitzaldi-ikastaro bat burutuko da, Vitoria-Gasteizko ikastetxeetako irakasle eta IGEetako kideei zuzendua. Hitzaldia Abetxukoko baratzeetan izango da, 15:00etatik 17:00etara. Ikastetxe bakoitzetik 2 pertsona joan ahal dira gehienez, guztira 12 parte hartzaile izan daitezkeelarik. Izen ematea dohainik da. Izena emateko ondorengo helbidera idatzi daiteke: baratzeak@galemys.com, bertan informazio gehigarria eskatu daiteke, zalantzak argitu, etab.

Aurreneko hitzaldi honekin 3 saioko ziklo bat hasten da, maiatzean, ekainean eta irailean burutuko direnak. Helburua eskoletako baratzeen arduradunei informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea da; era honetan, tailerretan landutako gaiaren inguruko banakako kontsultak egin ditzakete. Zuen zain gaude!

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  25/03/2014 17:43

Tailer honen helburua da landare-prestakinak egiten irakastea, hala nola, horiek burutzeko beharrezkoak diren prestakuntza eta mantentze baldintzak ezagutaraztea. Erabilitako landareak ortu eta lorategi inguruetan aurkitu ohi ditugu eta barazki eta ornamentazio-landareak indartzeko eta suspertzeko baliagarriak dira, izurrite eta gaixotasunen aurrean babestuz.

Aurreneko saioan, egoste, hartzidura, infusio eta beratzeen prestaketa landu zen. Hartzidura, nahaste… egokientzako beharrezko denbora-tarteei buruz hitz egin zen. Jardunaldiarekin bukatzeko, zenbait prestakin bio-estimulatzaile eta fito-indartzaile aurkeztu ziren, aski ezagunak diren azeri-buztan eta asuna bezalako landareenak. Azken honi dagokionez, hartzidura prozesuaren 7. egunean zegoen asun-minda erakutsi zen.

Bigarren saioan, landare-zorri, akaro, beldar, inurri, euli-zuri, barraskilo eta bestelakoen izurriteei aurre egiteko eta onddoek eragindako gaixotasunak saihesteko eta sendatzeko baliagarriak diren prestakinak landu ziren. Gure landaketetatik hurbil jartzearekin soilik, horiek izurriteetatik babesteko balio duten zenbait landare aurkeztu ziren.

Ikastaroa martxoaren 10 eta 12an burutu zen, Urarteko baratzeetan. Eguraldi ona izan zenez, ernetzen hasiak diren landareak ikusi ahal izan genituen bertan, azitraia eta garraiska, esaterako. Parte hartu zutenen artean, batzuek ez zituzten ezagutzen. Aipatzea partaidetza oso altua izan zela, 14 pertsonarekin.

Share

Older Posts »