Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  16/06/2014 14:05

Hezkuntza funtsezkoa da eta baratzea etorkizuneko belaunaldiak modu transbertsalean hezteko tresna egokia da. Baratzearen bidez natur zientziak ikas daitezke edo ekosistemen funtzionamendua ikas daiteke; gizarte zientziak ikas daitezke, edo elikagaiak produzitzeko erak biztanleria baldintzatzen duen modua ikas daiteke; fisika ikas daiteke, edo tenperatura eta hezetasuna moduko parametroak neurtzen ikas daiteke; giza zientziak ikas daitezke, edo gure arbasoen nekazal kultura baloratzen ikas daiteke; kimika ikas daiteke, edo nitrogenoaren zikloa ulertzen lagundu dezake; nutrizioa ikas daiteke, edo elikadura osasuntsua modu dibertigarrian jarrai daitekeela irakats dezake; autonomia irakats dezake, edo eginbeharrak burutzean iniziatiba pertsonala nola areagotu daitekeen ikas daiteke; kontsumo arduratsuaren oinarriak ikas daitezke, edo elikagai baten ingurumen eta ekonomia kostuak ezagutzeak modu egokiagoan kontsumitzera eramaten gaituela ikas daiteke; matematika ikas daiteke, edo baratze bat diseinatzerako orduan azalera nola neurtzen den ikas daiteke; lankidetza zer den ikas daiteke, edo talde-lanean aritzea oinarrizkoa dela ikas daiteke; ikasketa motibatzen du, edo lanean gogor aritzeak sariak dakartzala irakasten du..

Hori dela eta, ikastetxe askotan eskola-baratzea euren instalazioetan eta ikasketa curriculumean txertatu dute dagoeneko. Adibidez,  Vitoria-Gasteizko Ibaiondo Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentroaren kasuan 2007-08 ikasturtean eskola-baratze proiektua martxan jarri zuten eta  gaur egun hezkuntza-komunitate osoak parte hartzen du bertan: Ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Dagoeneko beren maskota propioa eta urteroko jaia dute. San Prudentzio ikastetxean ere badute esperientzia eskola-baratzeen inguruan. Arduradunen esanetan, ortuari esker, inguruan bertan, inguruari buruz eta inguruaren alde irakastea lortzen dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

Zenbait kasutan, ikastetxean ortua jartzeko nahikoa tokirik egon ez arren, ikasleek badute baratze munduarekin kontaktua izateko aukera. Zegaman, adibidez, ikasleek nekazaritza ekologikoaren oinarriak ikasi ahal izateko 120 m2-ko lursail bat ezarri zuten, horrela ikasleek bizipenen bidez eta dinamikoki goza dezakete baratzeaz. Donostiako Ekogunea Jasangarritasun Parkean ortu ekologikoaren balore eta teknikak era didaktikoak irakasten dira.Horretarako hainbat gune daude: “baratza ama”, barazkien ugaltze eta garapen teknikei buruz ikasteko negutegi txikia; “bi(t)xi bizia”, nazioarteko barazkien ugaritasuna eta dibertsitatea irakasten dituena; “ingurunea”, bertan ikasleek klima, geologia eta orografiaren ezaugarriak ikasten dituzte; “bioaniztasuna”, besteak beste, gainontzeko fauna kaltetu gabe ortuko izurriteen aurrean eraginkorrak diren konponbide naturalen erabilera ikasteko; “baratza kultura”, baratze jasangarria lortzeko teknikak irakasteko; “ongarriztatzea” , konpostaren funtsak eta bere produkzioa erakusteko eta azkenik, “hedapena”, hitzaldiak eta bestelakoak burutzeko. Gainera, partzela batzuetan ikasleek baratze lanetan aktiboki parte hartzen dute.

Udaberrian zehar, Olarizuko ortuetan ere ikasleentzako bisita gidatuak egiten dira partzela desberdinetatik zehar, landatutako espezieak identifikatuz, ukituz eta usainduz eta horiei lotutako fauna behatuz.

Share