Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  07/02/2018 7:14

Lekua: Arabako Campuseko Baratz Ekologikoan (Hezkuntza eta Kirol Fakutatea), UPV/EHU, Gasteizen.

Hartzaileak: Hiri-nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsonak (UPV/EHUko eta hezkuntza komunitateko kideek lehentasuna izango dute. Ikasleak Hautazko 1ECTS aitorpena).

Kurtsoaren banaketa: 3 orduko 8 saio (2018ko otsailetik 2018ko maiatzera)

2 Talde : Euskarazkoa eta gaztelaniazkoa (arratsaldez).

Izen-ematea: Otsailak 16 arte

Informazioa: Beharrezkoa den informazio guztia HEMEN topatuko duzu (Euskeraz eta Gaztelaniaz). Norbaitek interesa izango balu edo zuzenean izena eman nahi badu, hurrengo ESTEKA HONETAN egin dezake.

 

Informazio gehigarria:

huertouniversitario@gmail.com

https://huertoecologicouniversitario.wordpress.com

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  23/01/2015 9:00

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 28an 16:00tik 17:00ra bitartean,Vitoria-Gasteizko “Jesusen Jantoki”ko ortuan (Unibertsitateen pasealekua 11), fruta-arbolen kimaketao ikastaroa egingo da. Gonbidatuta zaudete! Geihago…

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  23/10/2014 17:09

 

Geroz eta arruntagoa bihurtzen ari da hirian baratzak topatzea:Terrazatan, teilatu lauetan, bertikalki paretatan, alde batera utzitako hiri lursailetan, eta abar. Gutxien esperotako lekutan ere topa daitezke, lur azpian esaterako.

Hauxe bera da, Londresko bi enpresari egiten ari direna. Londresko metroko geltoki baten azpitik, II Mundu gerran 30 metroko sakoneran eraikitako antiaereo babeslekua berreskuratu dute. Hemen hazten dituzten barazki eta landareen beharretara lekua egokitzeko, Michel Roux Jr. chef aren aholkua izan dute, argitasun beharrak, aireztapena eta ureztapena bezalako gai teknikoetan laguntzeko. Geihago…

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  30/07/2014 9:43

Aire librean naturaz gozatzeaz gain elikagaiak lortu eta hauek ekologikoak direla jakiteak, geroz eta jende gehiago animatzen du norbere baratzea lantzera.

Baratze komunitarioak edo auzo-baratzeak, publiko nahiz pribatuak, utziak edo okupatutakoak, gure artean zabaltzen ari dira. Helburu bikoitzeko esperientziak dira: auzotarren arteko sarea sortzen dute, eta modu ekologiko eta kreatiboan kontsumitzaileek zuzenean elikagaiak lortzen dituzte.

Esperientzia hauek, gainera, erabilerarik gabeko eremu askori aukera berriak eskaintzen dizkiete, baina askotan, baliabide falta eta jarraipena izango ote duten zalantzei lotuta joaten dira.

Vitoria-Gasteizen, Zabalganako bizilagunak, ZABALORTU elkartearen bitartez martxan jarri dira (http://www.zabalortu.org), eta Salburuan, bizilagunen artean “Baso jangarria” proiektua sortu dute (Basalburu elkartea). (http://bcsalburua.wordpress.com/)

Zadorra Fundazioak, mota honetako proiektuak martxan jartzeko aholkularitza ere eskaintzen du.

Bizkaian, horrelako ekimenak sustatzen dituzten hainbat elkarte dago: Ur Chitao Erandion, Ikoeta-Baratza ekobaratze komunitarioak Lutxanan, Baratza Taldea Deuston eta Desazkundea elkartea Zubaranbarrin.

Jasotako barazkiez gain, baratzeek potentzialtasun handia dute autogestionatutako eremu gisa, erlazio komunitarioak indartzen baitituzte, eta topagunerako eta ekintzailetza kolektiborako toki bilakatzen dira, non guztiek, emigrante, heldu nahiz gazteek, euren ideiak eta ekarpenak egin ditzaketen.

Share

Older Posts »