Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Albisteak, Gertaerak  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  06/11/2017 13:08

 

Jan al duzu inoiz osinik, txikori belarrik edo izpiliku lorerik? Probatu nahiko zenituzke? 11ren 11n, 11etan hitzordua duzu Abetxukoko Urarteko baratzeetan. Inguruan aurkituko ditugun landare laguntzaile eta apaingarrien, nahiz baratzeko landareen  atal ezberdinak erabiliz, 3 orduz errezeta errazak prestatuko ditugu.

Tailerra jende guztiarentzat da, eta doan da.

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak:   —  Galemys S.L.  —  27/06/2014 8:59

Landare dibertsitatea: hazi aniztasuna

Munduan elikaduraren ikuspegitik interesekoak diren 20.000 landare inguru dagoela estimatzen da eta hauen guztien artetik soilik 200 erabiltzen dira laborantza intentsiborako. Gainera, 200 horien artetik 20k mundu mailako ekoizpenaren %80 hartzen dute eta gariak, arrozak eta artoak ekoizpenaren %41 suposatzen dute.

Laborantza mota bakoitzak barietate ugari du, izan ere, milaka urteko eboluzioan zehar klima, lurzorua, orografia eta eremu edo zonalde bakoitzeko ezaugarri ezberdinetara egokitzen joan baitira. Azken hamarkadetan galtzen ari den altxorra da, izan ere, tokian tokiko barietate askoren erabilera bertan behera geratzen ari baita. Eta gure inguruan ere dibertsitate galera hori ematen ari da. Arazo honen aurrean eta tokian tokiko barietateen dibertsitatea mantentzeko asmoz ekimen ezberdinak jarri dira martxan. Hauen artean aipatzekoa da Euskadiko Hazien Sarea. 1996an hasi zuen bere bidea eta 2001ean elkarte gisa erregistratu zen. Egun, 100 bazkide baino gehiago ditu, hala ere, lankidetza berrietara irekia dago. Modu ezberdinetan parte hartu daiteke; tokian tokiko haziak ereinez, informazioa eta hazi mota ezberdinen ekarpena eginez; tokian tokiko barietate baten zaindari gisa konprometituz eta hazi hau erein ostean lortutako hazi berriak elkartera eramanez, Euskadiko Hazien Sarean burutzen den lana ezagutaraziz, …

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurrera eramaten ari diren azken proiektuetariko bat Zuiako koadrilako fruta arbolen berreskurapena da. Araban hainbat azterketa burutu ostean, betidanik fruta arbolak lantzeko ohitura egon dela ondorioztatu dute, baina, denboraren poderioz barietate zaharrenak galtzen joan direla ikusi dute. Beraz, helburua barietate horien laborantzak sustatuz hauek berreskuratzea da.

Elkartearen web orrian (www.haziensarea.org) eskuragarri dauden 30 barietate baino gehiagoz osatutako zerrenda aurki dezakegu: Bizkaiko piper txorizeroa, Kanpezuko tomate kiribildua, Markinako zerba; Arabako babarrun nabarra; Hernaniko aza, Durangoko porrua, … Honez gain badute beste zerrenda luzeago bat eta bertan hazien bankuan kontserbatzen diren barietateak ageri dira, bertan besteak beste honakoak aurki daitezke: babarruna, artoa, tomatea, uraza, garia, erremolatxa, perrexila, txikoria, …

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  19/05/2014 13:53

Gure eskualdean klima gure alde ez dagoenez, beti saiatzen gara neguari hilabete edo aste batzuk lapurtzen gure baratzean gauzak egiten hasteko. Horregatik hazitoki bezala ohe-bero bat erabiltzea, aukera paregabea da denbora pixka bat irabazteko eta gure landareak lurra 18 gradukin hazteko.

Teknika hau tenperatura hotzak dauden eskualdetan erabili ohi da, sistema hau erabiliz gure uzta lehenago jasoko dugu tenperatura egoki batean gure haziak jaso eta berriro ereiteko.

Lurrak lortzen duen tenperatura, ohe beroko hazitokietan 19 eta 24 gradu artekoa da neguan. Gomendagarria da ohe-beroa udazkenena prestatzea. Lurrak bero iraungo du 12 hilabetez, berriz tenperatura hori lortzeko egin behar dugun bakarra simaurra aldatzea da. Tenperatura oso hotzak dauden tokietan hazitoki bezala erabili beharrean lur eremu handiagoak egin eta ortua bertan jartzen dute uzta lehenago jasotzeko. Ekonomikoki ez dago arazorik behar duzun bakarra simaurra delako eta urtero behin bakarrik aldatu behar da.

 

OHE BEROAREN ERAIKETA

80 zentimetroko sakonera daukan egitura bat erabiliko dugu. Zabalera eta luzera bakoitzaren erabakia da nahi dugun bezain handia izan daiteke baina sakonera ezinbestekoa da gutxienez 80 zentimetrokoa izatea. Egitura bat eraikitzeko gogorik ez badugu posiblea da lurrean lubaki bat egitea eta pareta bezala egurrezko ohol batzuk jartzea. Lehenik eta behin arezko geruza bat jarri beharko dugu. Gero simaurra bota beharko diogu substantzia organiko freskoa eta ur pixka bat gehituz, metro erdiko geruza lortzen dugun arte. Azkenik 10 zentimetroko arezko geruza bota eta soberan daukagun zatia lur aberatsaz bete, ondoren berriro ureztatu. Beroa hobeto mantentzeko negutegien estalkia jarri diezaiokegu.

Ohe-beroan daukagun tenperatura momento oro ezagutzeko gomendagarria da termometro bat jartzea, gure landareak beti tenperatura egokia izan dezaten bero gehiegi egongo balitz ohe beroa ireki beharko genuke tenperatura jaitsi arte edo ureztatu ur hotzarekin.

 

                                    

Share
Kategoriak: Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  31/03/2014 11:26

Duela belaunaldi asko, nekazariak haziak gordetzen eta elkar trukatzen hasi ziren, bertako espezieen sorrera bermatuz eta dibertsitate biologiko handia sortuz. Nekazaritzaren modernizazioak gure haziak gordetzeko ohiturarekin bukatu du eta inoiz baino gehiago jotzen dugu dendetara haziak erosteko. Gehienetan gainera hazi horiek genetikoki eraldatuta daude eta patentatuta, hau da, ezin dituzu landarearen haziak gorde eta hurrengo urtean erein, delitua baita.

Hala ere, badaude gero eta nekazari gehiago zeintzuk era ekologiko batean lan egiten duten eta “Hazi Sarean” bezalako ekintzetan parte hartzen duten. Kontsumitzaileen artean ere gero eta gehiago eskatzen da produktua naturarekiko errespetuarekin ekoiztuta egotea.

Horregatik garrantzitsua da herriz-herri eta hiriz-hiri bertako landare motak berreskuratzea eta horretarako gure haziak lortu eta erein behar ditugu. Hona hemen hori lortzeko beharrezkoak diren pausu batzuk.

 

BILKETA:

Landarea fruituak ekoizteko zorian dagoenean hasiko dira bilketa prozesuaren lanak. Hazien heltzea eguraldi lehor eta beroarekin dago lotuta. Aldiz, tenperatura hotzekin eta hezetasun altuarekin hazien heltzea motelago doa. Goizegi edo beranduegi jasotzeak ere garrantzi handia dauka haziek eraginkortasuna galtzen baitute.

Fruitu lehorretan, normalean landarea lehor dagoenean eta kentzen duguenan jasoko dugu hazia bere bilgarritik bananduz.

Fruitu mamitsuetan bi aukera aurkitzen ditugu haziak hartzerako orduan. Itxaron dezakegu landarea lehortu harte (piperra adibidez) eta lehor dagoenean ireki eta haziak hartu, edota haziak mamiarekin atera (tomatean adibidez) eta pare bat egunez hartzitzen utzi eta gero ondo garbitu eta gorde.

 

BILTEGIRATZEA:

Haziak gordetzeko prest dauzkagunean espezie bakoitzarentzat hezetasun, tenperatura eta argi baldintza desberdinak daude haziek bere erne boterea galdu ez dezaten. Hazi bakoitzak ere badu bere irapunena batzuk urte gehio irauten dute gordeta beste batzuk baino.

 

 LANDATZEKO LURRAK:

 Hazi bakoitzak lur eremu desberdinak aukeratzen ditu ernatzeko: usteltzen ari diren hostoetan, arean, buztinean… horregatik hazi horiek landatzerako orduan gero kontuan izan behar dugu zein sustratutan jarrito ditugun.

 

Informazio gehiago:           

 http://www.juntadeandalucia.es/export/drupaljda/1337160921semillas_baja.pdf

 

Share

Older Posts »