Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  23/10/2014 17:09

 

Geroz eta arruntagoa bihurtzen ari da hirian baratzak topatzea:Terrazatan, teilatu lauetan, bertikalki paretatan, alde batera utzitako hiri lursailetan, eta abar. Gutxien esperotako lekutan ere topa daitezke, lur azpian esaterako.

Hauxe bera da, Londresko bi enpresari egiten ari direna. Londresko metroko geltoki baten azpitik, II Mundu gerran 30 metroko sakoneran eraikitako antiaereo babeslekua berreskuratu dute. Hemen hazten dituzten barazki eta landareen beharretara lekua egokitzeko, Michel Roux Jr. chef aren aholkua izan dute, argitasun beharrak, aireztapena eta ureztapena bezalako gai teknikoetan laguntzeko. Geihago…

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  02/06/2014 12:30

Hugelkultur hitzaren itzulpen zehatza “mendixkaren kultura” da baina guk ortu goratua deituko diogu.

Hugelkultur bat sortzea, ortu goratua usteltzen dagoen egurrarekin betetzean datza. Honek, baratze goratua gutxinaka usteltzen doan materioa organikoz, poroz eta elikagaiez beteta egoteadakar. Egitura hau erabiliz sustraiak ondo garatuko dira eta ura eta elikagaiak eskuragarri izango dituzte. Urteak pasa ahala lurperatutako materia organikoa usteltzen eta desegiten joango da gure lurraren sakonera handituz eta elikagaietan aberatsago bihurtuz. Egurra uzkurtuz doanez poro berriak sortzen dira eta ez da beharrezkoa lurra goldatzea, era natural batean goldatzen doalako. Gainera lehenengo urteetan egurraren ustelduraren ondorioz, bero pixka bat lortzen dugu, beraz gure landareak bero horretaz baliatuta bere denboraldia luzatzen dute. Egitura hauetan egurrak ura xurgatzen du eta landareentzako eskuragarri egongo da lehorte garaian

 NOLA EGIN

Muinoak egiteko adarrak, hostoak, konposta edo beste edozein materia organiko mota erabili ahal ditugu.

                               

Ondoren lurrarekin estaltzen ditugu eta gero gainean gure landareak landatu.

Hugelkulturraren abantailak asko dira: egurraren usteltze mantsoa elikagaiak askatzen ditu gutxinaka, holako egitura handi batek 20 urtez eman ditzake elikagaiak; lehen aipatu dugun bezala usteltze prozesu horrek sortzen duen beroa landareek aprobetzatzen dute bere hazkuntza prozesua luzatzeko; lurra poroz beteta dago eta goldatzea ez da beharrezkoa; adarrak eta enborrak ura xurgatzen dute eta geroago pixkanaka askatzen dute lehorte garaian, esate baterako Hugelkulturra ez duzu ureztatu beharko lehorte garaian ez bada.

Oso garratzitsua da egurra sartzerako orduan irizpide batzuk jarraitzea. Hasteko komenigarria da enborren eta adarren tamaina desberdinak erabiltzea mantsoago usteltzeko eta elikagaiak beranduago askatzeko. Tamaina aldatuz aparte egur mota ere aldatu dezakegu, hau da, aritza edo intxaurrondoaren egurra gogorragoa da eta geihago kostatuko zaio usteltzea baina bakarrik mota bateko egurra botatzen badiogu gure Hugelkulturra denbora gutxiago izango ditu elikagaiak eskuragarri edo lehenengo urteetan ez ditu izango. Koniferen egurra adibidez lurra azidifikatzen dute eta bere usteldura prozesuaren lehenengo urteetan gure lurrerako kaltegarriak diren taninoak ekoizten dituzte.

Kontuan izateko beste gauza bat, egurra usteltze prozesuan kontsumituko duen nitrogenoa da bere karbono asko duelako beraz komenigarria da egur zaharra izatea usteltze prozesu hau azkarragoa izateko.

                                  

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  08/05/2014 12:42

Aurreko artikuluetan esan dugun bezala, intsektuen garrantzia gure ortuetan oso handia da. Horregatik garrantzitsua da ere gure ortuan babesa aurkitu dezaten, askotan elikagaiak eskuragarri dituztelako baina ezin dute babesa aurkitu. Ondoren gure baratzean intsektuentzat etxetxo bat nola eraikitzeko iradokizun batzuk eskaintzen dizkizuegu:

 

Pausuak intsektuentzatz etxe bat eraikitzeko:

 1- Lehenengo erabiliko ditugun materialak aukeratu behar ditugu: enborrak, banbuak, lastoa, adreiluak…

2- Egurrezko euskarria gogorra egin, nahiko pisuri eutsi beharko baitio.

3- Egiturari teilatu bat jarri.

4- Egitura bere lekuan jarri bete hasten baino lehen eta lurretik altzatu hezetasuna ekiditzeko.

5- Egitura guztiz irekita badago haizetik babestuta dagoen lekuren batean jarri beharko dugu intsektuak erosoago egon daitezen.

 

Intsektu etxea eraikitzeko materialak:

 1– Lastoa edo egurra: Material hauek Krisopak aterpetzen dituzte zeinek izurri asko jaten dituzten: landare-zorriak, euli zuriak, trip-ak edo akaroen arrautzak.

2- Banbu enbortxoak: Martxoan zuhaitzen lehenengo loreak lorautzesten dituen liztorrentzat babesa dira.

3- Belarrez betetako loreontzia: Landare-zorriak jaten dituzten ipurtsardeak erakartzen dute.

4- Pilatutako egurrezko oholak: Egurraren deskonposaketan parte hartzen duten xilofagoak erakartzen ditu.

5- Zulatutako egur zatiak: Oso babes ona dira erle eta liztorrentzat, polinizatzaileak izateaz aparte beren larbek landare-zorriak jaten dituzte.

6- Landare batzuen multzoak: Landare batzuk laharrak, larrosak eta intsusak bezala himenopteroak erakartzen dituzte.

7- Adreiluak: Erleak adreiluen zuloak oso gustuko dituzte beroa gordetzen baitute gauerako.

                                            

Share
Kategoriak: Albisteak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  16/10/2013 14:19

“Algek eta horien deribatuek lurra hobetzen eta landareak indartzen dituzte eta, ondorioz, uzten etekinak eta kalitatea handitzen, beraz, erabilera hori hedatu ahala sintesiko produktu kimikoen ordez organikoak baliatzen joango dira, eta nekazaritza iraunkorra sustatuko. Algek ongarriak baino hobeak dira, nitrogenoa mantsoago askatzen dutelako; gainera, mikroelementu ugari dute eta ez dute landare arrotzen hazirik sortzen..”*

Informazioa:

http://almeria360.com/agricultura/24092013_las-algas-marinas-un-fertilizante-eficaz-y-de-futuro_91416.html

 

Share

Older Posts »