Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  02/12/2014 9:18

Italian hasi zuen  Carlo Petrinik Slow food mugimendua eta dagoeneko 28 urte luze daramatza  martxan. Fenomenoa 175 herrialde baino gehiagotara zabaldu da helburu garbi  batekin: eskualde bakoitzeko tradizio gastronomikoak gordetzea. 2002an slow food eta biodibertsitatea proiektua sortu zen gastronomia eta biodibertsitatea defendatzeko helburuarekin eta aurten  Terra madre  jaialdian 220.000 pertsona baino gehiago bildu ditu Turinen.

Baina azken urteetan garatu den nekazaritza intentsiboarekin kontrajarria dagoen nekazaritza familiarra defendatzen duten korronteak zergatik sortzen dira? Erantzuna argia da: gaur egungo ekoizpenekin 12.000 milioi pertsona elikatzea posible izango litzateke (gaur egun 7.200 milioi gara), baina merkatuen interesek hau ez dute posible egiten.  Lehengo egoerara itzul gaitezkeela pentsatzea zaila da, batez ere kontuan hartuz 2008tik populazioaren gehiengoa hirietan bizi dela. Baliteke, geroz eta jarraitzaile gehiago dituen hiri-nekazaritza izatea konponbidea. Geihago…

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  17/11/2014 8:30

 Urrian, Olarizuko baratzetan, bertako zuhaitz eta zuhaixkei buruzko tailerra ospatu zen. Landare komunitatea zer den ezagutu ondoren eta instalazioen baliabideak erabiliz, arboretoak kasu honetan, Araban topa ditzakegun baso ezberdinak aurkeztu ziren.

Baso bakoitzari egokien zaizkion baldintzak aipatu ziren, hala nola: lur mota, hezetasuna, argitasuna, orientazioa, e.a. Aipatu ziren ere espezie desberdinek dituzten erabilerak, elikagai bezala, zura moduan, medikuntzan, herri- sineskizunekin dituzten loturak, e.a. Geihago…

Share