Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Albisteak  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  20/03/2014 13:26

 

Pasa den ostiralean, martxoak 14, Vitoria-Gasteizko udaletxeak, Basaldea proiektuaren lanak esleitu zituen. Asmo handiko proiektu honek, nekazaritza ekologikoaren bitartez, lanbidea eta ekoizkin ekologikoen eta bertakoen kontsumoa bermatu nahi du.

Baratzeak Zadorra ibaiaren ertzean egongo dira, Urarte baratzeen ondoan, Abetxukon eta gutxi gorabehera 20ha-ko eremua izango dute. Basaldea gazteen nekazaritza arloaren hezkuntzarako pentsatuta dago, baita enpleguaren sustapenerako ere eta gizartearen sentsibilizaziorako ere bai.

 

Informazio geihago:

Informazio-liburuxka

Share

Albaka, geure mahaian erabiltzeko ez ezik, baratzean landatzeko ere oso interesgarria da.

Albaka tomatearen eta alberjiniaren ondoan landatu ohi da, haren usainak eltxoak eta euliak uxatzen baititu, eta laboreak zorrietatik babesten.

Hori dela eta, gure etxeko leihoetan ere albaka landatzea oso baliagarria izan daiteke, eltxo beldurgarrietatik babesteko.

Jakina da zauria sendatzea baino, hobe dela ez egitea!

Gainera, lehortu eta gero gure platerak maneatzeko erabil dezakegu.*

Albaka lehortzeko argibideak:

http://es.wikihow.com/secar-albahaca

Share

Nekazaritza ekologikoak berebiziko eragina du gure mahaira eramaten ditugun produktuen osaeran, ezaugarri organoleptikoetan eta kalitatean.

 ”Espainia produktu ekologikoen esportatzaile handienetako bat da, baina gure mugen barruan ez ditugu hainbeste kontsumitzen, ez ditugulako haien onurak ezagutzen: oraindik ez dugu gure bizilagun europarren “kultura ekologikoa”. Beste arrazoi bat garestiak izatea da”.

Argibide gehiago:

http://biorganicfoods.com/agricultura-ecologica-frente-a-agricultura-biodinamica/

Share