Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  28/02/2014 14:45

Otsailaren 10ean izan zen lehen saioa, eta aldaxkei buruzko oinarriak eman ziren: zer diren, zertarako egin aldaxkak, ama-landarea nola aukeratu eta zurtoinekin aldaxkak nola egin (zurezkoak, erdi-zurezkoak, belarkarak). Baratzeetan zuhaixken aldaxkak biltzeko tarte bat ere hartu zen, eta ondoren, ikasitakoa praktikan jartzeko balio izan zuten hauek, zurtoinetatik abiatuz landare aromatikoen aldaxkak eginez, pikondoetan taloi aldaxkak eginez, eta andere-mahatsen lore eta fruituekin eta arrosadiekin.

Otsailaren 12an beste aldaxka mota batzuk landu ziren: alde batetik sustrai bidezko aldaxkak zolda-belarrarekin; eta bestetik, hostoekin bi aldaxka mota landu ziren, bata bioleta afrikarraren hostoaren peziolotik abiatuz, eta bestea, Begonia rex-aren hostoaren nerbiazioetatik abiatuz. Horrez gain, hosto-begi eta erraboil bidezko aldaxkak zer diren azaldu zen,  eta zitori aldaxkak egin ziren erraboiletako ezkatak erabiliz. Amaitzeko, bitxikeri bezala, anana batetik aldaxkak nola atera daitekeen erakutsi zen.

Parte hartzaileek egindako aldaxkak eraman ahal izan zituzten. Goza ditzatela!

Share