Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  13/11/2014 8:34

Erlauntzean, erleek nekez landutako produktu desberdinak topa ditzakegu. Botika txiki bat dela esan dezakegu eta bertara zenbait min edo gaitz sendatzeko erremedioaren bila joan gaitezke.

Denok ezagutzen ditugu eztiak dituen onurak edo noizbait erabili dugu eztarriko mina leuntzeko edo mamia gozotzeko. Erleek ez dute soilik eztia ekoizten, polena biltzen dute, argizaria izerditzen dute, propoli eta erregina-jelea ekoizten dute esaterako. Erlauntzaren hain ezagunak ez diren beste produktuen ezagutza gehitu beharra daukagu,  erlamandoaren larbak eta erlearen pozoia adibidez. Geihago…

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  12/11/2014 13:59

Udazkena uztaroa denez, Abetxukoko baratzetan uzta festa ospatu dugu. Bertan landutako produktuen erakusgaiak izan ditugu, hala nola: 20 kg baino gehiagoko kalabaza, aza eta azalore erraldoiak.

Horrez gain Abetxukoko baratzetan, familien laguntza izan zuten 6 eta 10 urte bitarteko haurrek entsalada goxoak prestatu zituzten. Oinarrizko osagaiak bilatu, identifikatu eta jaso behar izan zituzten baratzetan: patatak, letxugak, eskarolak, azenarioak, errefautxoak, tomateak, e.a. Hauek behin garbitu ondoren, bakarka, binaka edo hirunakako taldetxotan entsaladak prestatu behar izan zituzten.

Geihago…

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  19/06/2014 9:15

“Belar txarrekin” gertatzen den moduan, ornogabe asko gure baratzean ugaritzen dira. Dagoeneko badakigu zertxobait horietariko batzuek dakartzaten onurei buruz, polinizaziora mugatzen ez direnak. Jarraian horietariko batzuk aipatzen dira:

Udaberritik aurrera gutxinaka-gutxinaka ornogabe gehiago ikus daiteke gure baratzeetan. Eta geroz eta hobeto ezagutzen ditugu hauetariko izaki batzuek eskaini diezazkiguketen onurak;

  • Erlastarrak: polinizaziorako ezin hobeak dira, euren gorpuzkera handiari esker, tenperatura baxuagoetan aktibo mantendu daitezkeelako.

  • Liztorrak: nektarzaleak diren arren, horren mihi laburra dutenez askotan ezin dute bertaraino heldu, beraz, euren elikaduraren parte handi bat beste intsektu batzuen larbak jatera mugatzen da. Ortuko ohiko izurrite diren beldarrak eta azaren tximeletak jaten dituzte, besteak beste. Baina ezin dugu ahaztu, baratzea herrigunean dagoenean arazo bilaka daitezkeela!

  • Burruntzia: ugaria den edozein harrapakinez elikatzen da baina populazioa guztiz suntsitu gabe, hori dela eta, oportunista dela esaten da.

  • Kakalardoak: gauez eta euriteen ostean oso aktiboak izaten dira eta euren harrapakinen artean azaren euliak, bareak, landare-zorriak, akaroak, inurriak… daude. Zenbait kakalardo espezie ortuarentzat kaltegarriak izan daitezke, bereziki marrubien landaketa intentsiboetan.

  • Marisorgina: euliak, sitsak, inurriak, kilkerrak… erasotzen ditu. Gure lursailean ezartzeko beharrezkoa izango da harri multzoak jartzea eta 20-30 ºC-ko tenperaturak izatea.

  •  Ipurtsardeak: landare-zorri eta kukurutxa izurriteak erasotzen dituzte. Hala ere, orojaleak direnez, gure landaketak kaltetu ditzakete.

  • Krisopak: eulien, akain gorrien, zorrien, kakalardoen… larbetan jartzen dituzte arrautzak, ondoren horiek jateko.

  • Marigorringoa: landare zorrien izurriteei aurre egiteko oso erabilgarriak dira.

  • Armiarmak: Harrapakari handiak dira, barazkiak erasotzen dituzten euli eta sitsen larbez elikatzen dira. Baratzearentzat oso onuragarriak dira, izan ere, lur-mailan zein altueran harrapatzen baitute. Gainera, ortuan armiarmak egoteak bertan pestizidarik ez dagoela esan nahi du, izan ere, pestizidak daudenean ihes egiten duten lehenetarikoak baitira.

Beraz, badakizu, ortuan hauetarikoren bat ikusiz gero, pentsatu birritan zapaldu baino lehen!

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  16/06/2014 14:05

Hezkuntza funtsezkoa da eta baratzea etorkizuneko belaunaldiak modu transbertsalean hezteko tresna egokia da. Baratzearen bidez natur zientziak ikas daitezke edo ekosistemen funtzionamendua ikas daiteke; gizarte zientziak ikas daitezke, edo elikagaiak produzitzeko erak biztanleria baldintzatzen duen modua ikas daiteke; fisika ikas daiteke, edo tenperatura eta hezetasuna moduko parametroak neurtzen ikas daiteke; giza zientziak ikas daitezke, edo gure arbasoen nekazal kultura baloratzen ikas daiteke; kimika ikas daiteke, edo nitrogenoaren zikloa ulertzen lagundu dezake; nutrizioa ikas daiteke, edo elikadura osasuntsua modu dibertigarrian jarrai daitekeela irakats dezake; autonomia irakats dezake, edo eginbeharrak burutzean iniziatiba pertsonala nola areagotu daitekeen ikas daiteke; kontsumo arduratsuaren oinarriak ikas daitezke, edo elikagai baten ingurumen eta ekonomia kostuak ezagutzeak modu egokiagoan kontsumitzera eramaten gaituela ikas daiteke; matematika ikas daiteke, edo baratze bat diseinatzerako orduan azalera nola neurtzen den ikas daiteke; lankidetza zer den ikas daiteke, edo talde-lanean aritzea oinarrizkoa dela ikas daiteke; ikasketa motibatzen du, edo lanean gogor aritzeak sariak dakartzala irakasten du..

Hori dela eta, ikastetxe askotan eskola-baratzea euren instalazioetan eta ikasketa curriculumean txertatu dute dagoeneko. Adibidez,  Vitoria-Gasteizko Ibaiondo Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zentroaren kasuan 2007-08 ikasturtean eskola-baratze proiektua martxan jarri zuten eta  gaur egun hezkuntza-komunitate osoak parte hartzen du bertan: Ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Dagoeneko beren maskota propioa eta urteroko jaia dute. San Prudentzio ikastetxean ere badute esperientzia eskola-baratzeen inguruan. Arduradunen esanetan, ortuari esker, inguruan bertan, inguruari buruz eta inguruaren alde irakastea lortzen dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

Zenbait kasutan, ikastetxean ortua jartzeko nahikoa tokirik egon ez arren, ikasleek badute baratze munduarekin kontaktua izateko aukera. Zegaman, adibidez, ikasleek nekazaritza ekologikoaren oinarriak ikasi ahal izateko 120 m2-ko lursail bat ezarri zuten, horrela ikasleek bizipenen bidez eta dinamikoki goza dezakete baratzeaz. Donostiako Ekogunea Jasangarritasun Parkean ortu ekologikoaren balore eta teknikak era didaktikoak irakasten dira.Horretarako hainbat gune daude: “baratza ama”, barazkien ugaltze eta garapen teknikei buruz ikasteko negutegi txikia; “bi(t)xi bizia”, nazioarteko barazkien ugaritasuna eta dibertsitatea irakasten dituena; “ingurunea”, bertan ikasleek klima, geologia eta orografiaren ezaugarriak ikasten dituzte; “bioaniztasuna”, besteak beste, gainontzeko fauna kaltetu gabe ortuko izurriteen aurrean eraginkorrak diren konponbide naturalen erabilera ikasteko; “baratza kultura”, baratze jasangarria lortzeko teknikak irakasteko; “ongarriztatzea” , konpostaren funtsak eta bere produkzioa erakusteko eta azkenik, “hedapena”, hitzaldiak eta bestelakoak burutzeko. Gainera, partzela batzuetan ikasleek baratze lanetan aktiboki parte hartzen dute.

Udaberrian zehar, Olarizuko ortuetan ere ikasleentzako bisita gidatuak egiten dira partzela desberdinetatik zehar, landatutako espezieak identifikatuz, ukituz eta usainduz eta horiei lotutako fauna behatuz.

Share

Older Posts »