Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  19/08/2014 9:14

Sendabelarrak biltzeko ez dago urrutira joan beharrik, gugandik oso gertu topa baitaitezke, baita gure baratzean ere. Ekaineko tailerrean hauetako ohikoenak antzematen irakatsi zen, hauen ahalmen sendagarriak edo sukaldaritzan edo kosmetikan izan ditzaketen erabilerak ezagutu, biltzeko garairik onena zein den, beratuta, tinturan, krema, baltsamo edo lozio gisa nola prestatu …

 

 

Gainera, hanturaren kontra eta orbaintzaile gisa balio duen ukendua egin zen milorri, ilen edo kalendula eta milazulo edo santio-belarrarekin. Horrez gain, propietate antiseptikoak dituen nivea gisako krema prestatu zen te-arbola erabiliz, eta oin eta hankentzat suspergarria den eta zirkulazioa aktibatzen duen beste bat lanolina eta altzifrea erabiliz.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 
 
 
 
 

 

Amaitzeko, Urarteko baratzeetatik barrena ibiltzeko aukera izan zen, bertan hazten diren espezieak eta hauen propietateak ezagutzeko, hala nola, ilena, astakamamila, izpilikua, erromeroa, salbia, menda, tartikua… Ez hori bakarrik, baratzeko landareen propietateez ere hitz egin zen, adibidez, azak C bitamina ugari duela aipatu zen, eta espektoratzaile gisa eta kolpeen ondoren mina eta hantura arintzeko balio duela azpimarratu zen.

 

 

 

Share
Kategoriak: Gertaerak, Orokorra  —  Etiketak: , , , , ,   —  Galemys S.L.  —  14/08/2014 12:48

Urriko lehen aste buruan Bionekaraba, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka ospatuko da Foru enparantzan eta Uztaldiaren Festa Abetxukon, Urarteko baratzetan.

Urriaren 4ean 10:00etatik 15:00etara Bionekaraban izango gara, Eraztun Berdeko baratza kolektiboetan jasotako produktuak erakusteko. Bionekaraba, Euskal Herriko azoka ekologiko garrantzitsuenetakoa da.

 

Igandeak 5, Uztaldiaren Festa ospatuko dugu:

• Baratzeko produktuen erakusketa eta lehiaketa: Bertan, Eraztun Berdeko baratzetako erabiltzaileek 3 arlotan parte hartu ahal izango dute: kalabaza, tomatea eta azalorea.
Horrez gain, tamaina handiko barazki baten pisua asmatzen dutenen artean zozketa berezia egingo da. Baratzetako erabiltzaileak eta bisitariak izango dira aurkeztutako produktuak baloratuko dituztenak eta irabazleek hazi ekologiko sorta izango dute opari.

 

 

 

 

• “Sormenezko Entsaladen” Familiarteko tailerra: 6 eta 10 urte bitarteko haurrei eta heldu baten laguntzaz osatutako taldeei zuzenduta. Lehenik eta behin haurrek, entsalada prestatzeko beharrezko osagaiak lortu beharko dituzte: letxuga, tomatea, tipula, etab. Partaideen artean dastatuko duten entsalada gozoa prestatu ahal izateko, froga dibertigarriak gainditu beharko dituzte.

 

 

Informazio gehiago eta izen emateak esteka honen bidez:
http://gruposdeconsumo.blogspot.com//”>http://gruposdeconsumo.blogspot.com/
Zuen zain gaituzue!

Share