Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  27/12/2017 9:50

Hauek bazkari oparoen egunak dira, familia guztiek beren hozkailu, baskula eta diru-zorroetan nabaritzen dituztenak. Baina “Osasuntsu egotea” urte berriko asmo bat bakarrik ez izateko momentua heldu da.

Jarraian frutak eta barazkiak egun hauetan ere kontsumitzera animatuko zaituzten web orrialdeen zerrenda bat ematen dizuegu. Geihago…

Share
Kategoriak: Albisteak, Gertaerak  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  08/11/2017 13:05

Hemen bat proposatzen dizugu, aterpean gainera, badaezpada eguraldi txarra egiten badu. 6 eta 13 urte artean badituzu, pertsona heldu batekin etor zaitezke janari osasungarriko tailerrera eta etxeko plater eta plater prozesatuak dastatzera. Biak ezberdintzeko gai izango zara?

Azaroaren 11an goizeko 11:00etan elkar ikusiko dugu, Abetxukoko Adinekoentzako Zentroan (gizarte-etxean kokatuta). Tailerra ordu bat iraungo du. Ez ahaztu hurrengo helbidean izena ematea!

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&id=2017%7C%7C114%7C%7CTACS%7C%7C1%7C%7C1&anio=2017&detalle=detalle&activ=TACS&nuevaPag=1&cen=114&accion=verCentros

On egin!

Share
Kategoriak: Albisteak, Gertaerak  —  Etiketak: , , ,   —  Galemys S.L.  —  06/11/2017 13:08

 

Jan al duzu inoiz osinik, txikori belarrik edo izpiliku lorerik? Probatu nahiko zenituzke? 11ren 11n, 11etan hitzordua duzu Abetxukoko Urarteko baratzeetan. Inguruan aurkituko ditugun landare laguntzaile eta apaingarrien, nahiz baratzeko landareen  atal ezberdinak erabiliz, 3 orduz errezeta errazak prestatuko ditugu.

Tailerra jende guztiarentzat da, eta doan da.

Share
Kategoriak: Albisteak, Gertaerak  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  02/11/2017 13:06

Elikaduraren XI. Gizarte Topaketa hau ezagutza, ideia eta esperientzien trukerako gunea izateko asmoa du; nekazaritzaren eta elikaduraren esparruetan praktika onen inplementazioaren gaiaren inguruan parte-hartzeko leku bat, azken finean. Bi formatuetan egituratzen da:

  • Jardunaldiak azaroaren 8an eta 9an, Vitoria-Gasteizko udaletxearen auditorioan (Teodoro Dublang, 25).
  • Jarduerak azaroaren 11an, larunbata, Abetxukon.

Informazio xehatua gehitzen da erantsitako liburuxkan (triptiko_topaketa_gizarte_2017-1)eta hurrengo loturan:

http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&aplicacion=wb021&tabla=contenido&uid=u_587e6ac5_15f2dc106cb__7f94

Share

« Newer PostsOlder Posts »