Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  02/06/2014 12:30

Hugelkultur hitzaren itzulpen zehatza “mendixkaren kultura” da baina guk ortu goratua deituko diogu.

Hugelkultur bat sortzea, ortu goratua usteltzen dagoen egurrarekin betetzean datza. Honek, baratze goratua gutxinaka usteltzen doan materioa organikoz, poroz eta elikagaiez beteta egoteadakar. Egitura hau erabiliz sustraiak ondo garatuko dira eta ura eta elikagaiak eskuragarri izango dituzte. Urteak pasa ahala lurperatutako materia organikoa usteltzen eta desegiten joango da gure lurraren sakonera handituz eta elikagaietan aberatsago bihurtuz. Egurra uzkurtuz doanez poro berriak sortzen dira eta ez da beharrezkoa lurra goldatzea, era natural batean goldatzen doalako. Gainera lehenengo urteetan egurraren ustelduraren ondorioz, bero pixka bat lortzen dugu, beraz gure landareak bero horretaz baliatuta bere denboraldia luzatzen dute. Egitura hauetan egurrak ura xurgatzen du eta landareentzako eskuragarri egongo da lehorte garaian

 NOLA EGIN

Muinoak egiteko adarrak, hostoak, konposta edo beste edozein materia organiko mota erabili ahal ditugu.

                               

Ondoren lurrarekin estaltzen ditugu eta gero gainean gure landareak landatu.

Hugelkulturraren abantailak asko dira: egurraren usteltze mantsoa elikagaiak askatzen ditu gutxinaka, holako egitura handi batek 20 urtez eman ditzake elikagaiak; lehen aipatu dugun bezala usteltze prozesu horrek sortzen duen beroa landareek aprobetzatzen dute bere hazkuntza prozesua luzatzeko; lurra poroz beteta dago eta goldatzea ez da beharrezkoa; adarrak eta enborrak ura xurgatzen dute eta geroago pixkanaka askatzen dute lehorte garaian, esate baterako Hugelkulturra ez duzu ureztatu beharko lehorte garaian ez bada.

Oso garratzitsua da egurra sartzerako orduan irizpide batzuk jarraitzea. Hasteko komenigarria da enborren eta adarren tamaina desberdinak erabiltzea mantsoago usteltzeko eta elikagaiak beranduago askatzeko. Tamaina aldatuz aparte egur mota ere aldatu dezakegu, hau da, aritza edo intxaurrondoaren egurra gogorragoa da eta geihago kostatuko zaio usteltzea baina bakarrik mota bateko egurra botatzen badiogu gure Hugelkulturra denbora gutxiago izango ditu elikagaiak eskuragarri edo lehenengo urteetan ez ditu izango. Koniferen egurra adibidez lurra azidifikatzen dute eta bere usteldura prozesuaren lehenengo urteetan gure lurrerako kaltegarriak diren taninoak ekoizten dituzte.

Kontuan izateko beste gauza bat, egurra usteltze prozesuan kontsumituko duen nitrogenoa da bere karbono asko duelako beraz komenigarria da egur zaharra izatea usteltze prozesu hau azkarragoa izateko.

                                  

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  19/05/2014 13:53

Gure eskualdean klima gure alde ez dagoenez, beti saiatzen gara neguari hilabete edo aste batzuk lapurtzen gure baratzean gauzak egiten hasteko. Horregatik hazitoki bezala ohe-bero bat erabiltzea, aukera paregabea da denbora pixka bat irabazteko eta gure landareak lurra 18 gradukin hazteko.

Teknika hau tenperatura hotzak dauden eskualdetan erabili ohi da, sistema hau erabiliz gure uzta lehenago jasoko dugu tenperatura egoki batean gure haziak jaso eta berriro ereiteko.

Lurrak lortzen duen tenperatura, ohe beroko hazitokietan 19 eta 24 gradu artekoa da neguan. Gomendagarria da ohe-beroa udazkenena prestatzea. Lurrak bero iraungo du 12 hilabetez, berriz tenperatura hori lortzeko egin behar dugun bakarra simaurra aldatzea da. Tenperatura oso hotzak dauden tokietan hazitoki bezala erabili beharrean lur eremu handiagoak egin eta ortua bertan jartzen dute uzta lehenago jasotzeko. Ekonomikoki ez dago arazorik behar duzun bakarra simaurra delako eta urtero behin bakarrik aldatu behar da.

 

OHE BEROAREN ERAIKETA

80 zentimetroko sakonera daukan egitura bat erabiliko dugu. Zabalera eta luzera bakoitzaren erabakia da nahi dugun bezain handia izan daiteke baina sakonera ezinbestekoa da gutxienez 80 zentimetrokoa izatea. Egitura bat eraikitzeko gogorik ez badugu posiblea da lurrean lubaki bat egitea eta pareta bezala egurrezko ohol batzuk jartzea. Lehenik eta behin arezko geruza bat jarri beharko dugu. Gero simaurra bota beharko diogu substantzia organiko freskoa eta ur pixka bat gehituz, metro erdiko geruza lortzen dugun arte. Azkenik 10 zentimetroko arezko geruza bota eta soberan daukagun zatia lur aberatsaz bete, ondoren berriro ureztatu. Beroa hobeto mantentzeko negutegien estalkia jarri diezaiokegu.

Ohe-beroan daukagun tenperatura momento oro ezagutzeko gomendagarria da termometro bat jartzea, gure landareak beti tenperatura egokia izan dezaten bero gehiegi egongo balitz ohe beroa ireki beharko genuke tenperatura jaitsi arte edo ureztatu ur hotzarekin.

 

                                    

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: , , ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  06/05/2014 12:19

 Hazi bat ernamuitzen denean, lur geruza zeharkatzen du eta hazte prozesua hasten da. Horretarako hartu ahal dituen elikagai guztiak beharko ditu baina askotan lurrak ezin dizkio elikagai horiek eman, beraz elikagai horiek emango dizkion beste elementu bat behar du, eta auxinak hobezinak dira horretarako.

Hazkuntza suspertzeko elikagaiak edo hormonak bota dieazkiokegu. Landarearen hazkuntzan parte hartzen dute hormonei auxinak deritze . Fitohormona hauek landareeen hazkuntza erregulatzen dute eta era ekologiko batean etxean lor ditzakegu auxina hauek. Horretarako bakarrik ura eta dilistak behar ditugu.

Lehenengo dilista 100gr uretan sartuko ditugu eta han utzi zortzi orduz. Ondoren uretatik atera etaurhau gordeko dugu auxinak jada urak baititu. Gero dilistak paper batean 3 edo 4 egunez utziko ditugu sustraiak atera arte, sustrai horiek kendu eta txikitzen dituguurlitro batean. Nahasketa hori 24 orduz leku ilun batean utzi eta lehenengo egunean gordetaki urari gehituko diogu. Daukagun nahasketa orain auxina asko dituen ureztatzekourezin hobea da.

                                                                 

Share
Kategoriak: Laborantza teknikak, Orokorra  —  Etiketak: ,   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  16/04/2014 10:18

Mulching-a landareen inguruan materia organikoa jartzea da. Teknika hau nekazaritzan eta lorezaintzan oso erabilia da landareari onura egiten baitie.

TEKNIKAREN ONURAK:

  • Lurzoruaren hezetasuna mantentzen du lurrunketa galarazten duelako, beraz ura aurrezten du eta landareen sustraiak ura daukate eskuragarri denbora oro.
  • Lurzoruan dauden elikagaiak hobeto atxikitzen dira eta ureztapenak eta gero Irak ez ditu eramaten.
  • Lurzoruaren tenperatura altuagoa da eta honek ahalbidetzen du landarearen hazkuntza azkarragoa izatea lurzoruaren tenperatura gutxiago aldatzen delako.
  • Tenperatura eta hezetasun handiak nitrifikazioa hobetzen du.
  • Materia organikoaren geruza honek osasuntsu mantentzen ditu fruitu guztiak, usteltzeak bereziki.
  • Jartzen diogun geruza ez badio eguzkiari pasatzen uzten, belar txarrak ez dira haziko eta ez dira landarearekin urarengatik eta elikagaiengatik lehiatuko.

                                                              

 

Share

Older Posts »