Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Laborantza teknikak, Material didaktikoak, Orokorra  —  Alvarez de Arcaya Asier  —  14/04/2014 10:11

Ongarri berdeez hitz egiten dugunean, gure lurzoruak dauzkan ezaugarriak hobetzearren, lursailean landatzen ditugun espezieei buruz hitz egiten dugu. Landare hauek oraindik berde daudenean eta loreak dituztenean, lurzoruan bertan mozten eta lurperatzen ditugu, elikagaiak emanez eta humus berritua eta mikrobiar-populazioa hobetuz.

Ongarri berdeen abantailak ez dira bukatzen elikagaien emanean bakarrik, beste abantaila asko baitauzka:

  • Lurzoruaren egitura hobetzen dute eta aktibitate biologikoa bermatzen dute.
  • Lurzorua higaduraz eta lehorteaz babesten du eta uraren zirkulazioa mesedetzen du.
  • Humus egonkorraren berrikuntza ahalbidetzen du.
  • Nitrogeno kopuruaren ekarpena lurzorua oso garratzitsua da.
  • Usteltzen diren einean elikagaiak errazten dizkio landareari eta izurrien aurkako indarra ematen dizkio.
  • Belar txarren hazkuntza galarazten du. 

ONGARRI BERDE BEZALA ERABILTZEN DIREN LANDAREAK

Ongarri berde bezala landare asko erabili ditzakegun arren, gehien erabilitako hiru espezieak honako hauek dira: lekadunak, gurutzedunak, eta lastodunak.

Lekadunak erabilienak dira airean dagoen nitrogenoa lurzoruan finkatzeko gaitasuna baitute. Gainera beren sustraiek lurzoruaren geruza gogorrenak txikitzeko gai dira.

Batez ere espezie hauek erabiltzen dira: hirusta zuri txikia (Trifolium repens), hirusta morea (T. pratense), iledun zalkea (Vicia villosa), babak (Vicia faba), eskuhoria (Lupinus sp.), itsabalkia (Melilotus officinalis) etab.

Lastodunak lekadunekin batera landatuz gero lurzorua asko hobetzen dute eta humus egonkorra sortzen dute. Lastodunen sustraiek lursaila hobetzen dute lurraren lehenengo geruzak bigunduz. Batez ere udazkenean zekalea (Secale cereale) babekin landatzea gomendagarria da eta udaberrian aldiz, oloa ilarrekin.

Gurutzedunak, bere hazkuntza azkarrari esker, denbora asko ez daukaguenan landatzen dira bere sustrai sistema izugarri handia delako eta ondorioz lurzoruaren elikagaiez gehiago baliatzen da. Gehien erabiltzen diren espezieak hauek dira: bazka-arbia (Brassica napus var. Oleífera), ziape zuria (Sinapis alba), bazka-errefaua (Raphanus raphanistrum), etab. Landare hauen sustraiek fosforoaren onarketa errazten dute.

 

ONGARRI BERDE BATEN EZAUGARRIAK

Ongarri berde on batek hiru ezaugarri nagusi izan behar ditu:

  • Hazkuntza azkarra.
  • Hostotza ugari eta ederra.
  • Lurzoru txiroetan hazteko gaitasuna.
Share
Kategoriak: Material didaktikoak, Orokorra  —  Etiketak:   —  Alvarez de Arcaya Asier  —  31/03/2014 11:26

Duela belaunaldi asko, nekazariak haziak gordetzen eta elkar trukatzen hasi ziren, bertako espezieen sorrera bermatuz eta dibertsitate biologiko handia sortuz. Nekazaritzaren modernizazioak gure haziak gordetzeko ohiturarekin bukatu du eta inoiz baino gehiago jotzen dugu dendetara haziak erosteko. Gehienetan gainera hazi horiek genetikoki eraldatuta daude eta patentatuta, hau da, ezin dituzu landarearen haziak gorde eta hurrengo urtean erein, delitua baita.

Hala ere, badaude gero eta nekazari gehiago zeintzuk era ekologiko batean lan egiten duten eta “Hazi Sarean” bezalako ekintzetan parte hartzen duten. Kontsumitzaileen artean ere gero eta gehiago eskatzen da produktua naturarekiko errespetuarekin ekoiztuta egotea.

Horregatik garrantzitsua da herriz-herri eta hiriz-hiri bertako landare motak berreskuratzea eta horretarako gure haziak lortu eta erein behar ditugu. Hona hemen hori lortzeko beharrezkoak diren pausu batzuk.

 

BILKETA:

Landarea fruituak ekoizteko zorian dagoenean hasiko dira bilketa prozesuaren lanak. Hazien heltzea eguraldi lehor eta beroarekin dago lotuta. Aldiz, tenperatura hotzekin eta hezetasun altuarekin hazien heltzea motelago doa. Goizegi edo beranduegi jasotzeak ere garrantzi handia dauka haziek eraginkortasuna galtzen baitute.

Fruitu lehorretan, normalean landarea lehor dagoenean eta kentzen duguenan jasoko dugu hazia bere bilgarritik bananduz.

Fruitu mamitsuetan bi aukera aurkitzen ditugu haziak hartzerako orduan. Itxaron dezakegu landarea lehortu harte (piperra adibidez) eta lehor dagoenean ireki eta haziak hartu, edota haziak mamiarekin atera (tomatean adibidez) eta pare bat egunez hartzitzen utzi eta gero ondo garbitu eta gorde.

 

BILTEGIRATZEA:

Haziak gordetzeko prest dauzkagunean espezie bakoitzarentzat hezetasun, tenperatura eta argi baldintza desberdinak daude haziek bere erne boterea galdu ez dezaten. Hazi bakoitzak ere badu bere irapunena batzuk urte gehio irauten dute gordeta beste batzuk baino.

 

 LANDATZEKO LURRAK:

 Hazi bakoitzak lur eremu desberdinak aukeratzen ditu ernatzeko: usteltzen ari diren hostoetan, arean, buztinean… horregatik hazi horiek landatzerako orduan gero kontuan izan behar dugu zein sustratutan jarrito ditugun.

 

Informazio gehiago:           

 http://www.juntadeandalucia.es/export/drupaljda/1337160921semillas_baja.pdf

 

Share
Kategoriak: Material didaktikoak  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  07/03/2014 8:12

Post honetan Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduriko eskola baratzea lantzeko gaztelaniaz dagoen unitate didaktiko bat aurkezten dizuegu. Metodologia ezberdinak jarraituz lantzeko jarduera ugari du; laborantza, ereite eta landaketen diseinu eta antolaketa, baratzeko hazi, fauna, landaretza etab. baina gai hauetaz gain bestelako hainbat zeharkako gai ere jorratzen ditu; gosea, desnutrizioa, ekoizpen sistemak, tokian tokiko merkatuak eta nazioartekoak edo elikadura subiranotasuna besteak beste.

 

 

 

Honako esteka honetan unitate didaktiko osoa ikus dezakezue (soilik gaztelaniaz):

http://vsf.org.es/sites/default/files/unidad_d_huerto_escolar.pdf

 

 

 

 

 

Eta beste esteka honetan antzeko unitate didaktiko bat kontsulta dezakezue euskaraz:

http://vsf.org.es/sites/default/files/eskola_ortua_vsf.pdf

Share
Kategoriak: Material didaktikoak  —  Etiketak: ,   —  Galemys S.L.  —  20/02/2014 12:17

 

Hauxe da FAOk 2006an guraso, irakasle eta eskola komunitateko gainontzeko kideei zuzendurik egindako argitalpen baten izenburua. Argitalpen honek, eskola baratzea martxan jarri edo hobetzeko laguntza eskaintzen du eta baratzea 9-14 urte bitarteko ikasleekin lantzeko jarraibide eta iradokizunak egiten ditu. Gida honek baratzearen kokapena, lurraren prestaketa, laborantzak, errotazioak, hauen garapen eta zaintza eta baratzeko elikagaien prestaketari buruzko informazioa eskaintzen du. Honekin batera, motibazioa, partaidetza eta ikasleen ingurumen kontzientzia lantzen da eta baratzea antolatu eta planifikatzeari buruzko informazioa jasotzen duten hainbat kapitulu ditu. Guzti honez gain, iradokizun praktikoak, herrialde ezberdinetako baratzeetako esperientziak, ideiak eta ikasgelan burutzeko jarduerak ere eskaintzen ditu.

Hurrengo estekan argitalpena kontsulta eta deskarga daiteke:

http://www.fao.org/docrep/009/a0218s/a0218s00.HTM

Share

Older Posts »