Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  15/05/2018 10:15

Eraztun Berdeko baratzak adin, jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen biltze guneak dira, non esperientzien, ideien, laboreen eta hazien truke eta komunikazioa egiten den, hiriaren bizitza sozialaren erreferente bat gehiago izanik. Aire zabaleko eta naturarekin kontaktuko lana eta egonaldia sustatzeaz gain, elikadura, nekazaritza, biologia eta, noski, paisaia aniztasuna eskaintzen dute. Gure ondare, kultura eta ezagutza metatuaren parte dira. Asko xarma eta edertasun handiko guneak dira, oreka eta harmonia handiko txokoak osatzen dituztenak, bere kontenplazioaz gozatzera animatzen dutenak.

Horregatik, baratzak bisitatzera animatzen zaitugu, orain gure barazkien garai aproposena hurbiltzen ari delako, eta, zure botoaren bitartez, 2018ko baratze politena aukeratzeko txapelketan parte hartzera ere animatzen zaitugu.

Txapelketaren datuak atxikitutako kartelean kontsulta ditzakezu: 1200_CONCURSO_CARTEL_2018_EUSKERA_

Animo eta zorte on!

Share

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude