Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  28/12/2017 10:44

 

Brassica oleracea brasikazea edo kruzifera familiako landare jangarria da, eta aldaera, forma, tamaina eta kolore ezberdinak izan ditzake. Bere lore nahiz hostoak aprobetxa daitezke. Neguan aurki ditzakegu baratzeetan eta saltokietan. Ezagutzen al dituzu?

Bruselaza, azalorea, brokolia, aza gorria, aza eta romanesko (aza eta brokolriaren arteko hibridoa) agian ezagunak zaizkigu, baina badaude Asian jatorria duten eta hain ezagunak ez diren beste batzuk ere: aza kizkur edo kale, Txinako aza, Txinako brokolia, pak choi…

Denak dira bitaminatan (C,A) eta mineraletan aberatsak, eta horrek propietate antioxidatzaileak ematen dizkio.

 

Gainera, Gabonetako mahaian dekoraziorako ere balio dute! Ausartzen al zara horrelako ideiaren batekin?

http://www.goodshomedesign.com/10-creative-christmas-veggie-trays/

 

Share

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude