Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  27/12/2017 9:50

Hauek bazkari oparoen egunak dira, familia guztiek beren hozkailu, baskula eta diru-zorroetan nabaritzen dituztenak. Baina “Osasuntsu egotea” urte berriko asmo bat bakarrik ez izateko momentua heldu da.

Jarraian frutak eta barazkiak egun hauetan ere kontsumitzera animatuko zaituzten web orrialdeen zerrenda bat ematen dizuegu.

 

Gaboneko 4 menu begetarianoak

http://www.pequerecetas.com/receta/4-menus-navidad-vegetarianos/

Plater erraz eta orijinal bakar batean pentsatzea erraza izan daiteke, baina menu oso batean pentsatzea beste gai bat da. Zuen lana erraztearren, web orrialde hau errazten dizuegu: 4 menu erraz, horietatik bat beganoa, non baratzeko produktuak elementu nagusienak diren.

Gaboneko 10 hasierako plater begetalak

https://www.gallinablanca.es/reportaje/10-entrantes-navidenos-vegetales/

Ulertzen dugu jai hauetan menu tradizionalak aukera begetarianoengatik ordezkatzea zaila izan daitekeela, eta horregatik hasierako plateren 10 errezeta zoragarriak jasotzen dituen blog hau eskaintzen dizuegu, gosea egitera lagunduko dutenak.

 

 

Gabonerako errezeta beganoak

https://recetasveganas.net/recetas-veganas-navidad-vegetarianas

Hasierako plater, Plater nagusi eta Gozokietan sailkatuta, web orrialde honek guztira 14 errezeta eskaintzen dizkigu Gaboneko menu zoragarriena aukeratzeko. Errezeta hauek ohituta gauden barazkien errezetak baino konplexuagoak dira, baina zuen gonbidatuak txundituta utziko dituzue!

 

Baratzetik Gaboneko mahaira

http://vive00.sanmiguel00.es/2015/12/22/del-huerto-urbano-a-la-mesa-de-navidad/#

Baina gehiegizko arriskurik hartu nahi ez baduzue, hurrengo loturan barazkiak plater nagusien osagarri moduan prestatzeko ideiak uzten dizkizuegu. Gainera, sasoiko eta hiri-baratzeko barazkiekin egiteko pentsatuak daude…animatzen zara?

Hasierako plateretan, plater nagusietan, edo menu osoko plateretan, berdin dio; argi dago barazki eta fruten presentziak kolore eta zapore ezberdinak ematen dizkiotela gure errezetei. On egin!

Share

Iruzkinik ez »

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude