Vitoria-Gasteizko Udala

: Hiri baratzeen bloga : kolaboratzaileen sarea

Exif_JPEG_PICTURE
Kategoriak: Orokorra  —  Etiketak: ,   —  CEA  —  07/02/2018 7:14

Lekua: Arabako Campuseko Baratz Ekologikoan (Hezkuntza eta Kirol Fakutatea), UPV/EHU, Gasteizen.

Hartzaileak: Hiri-nekazaritza ekologikoan interesa duten pertsonak (UPV/EHUko eta hezkuntza komunitateko kideek lehentasuna izango dute. Ikasleak Hautazko 1ECTS aitorpena).

Kurtsoaren banaketa: 3 orduko 8 saio (2018ko otsailetik 2018ko maiatzera)

2 Talde : Euskarazkoa eta gaztelaniazkoa (arratsaldez).

Izen-ematea: Otsailak 16 arte

Informazioa: Beharrezkoa den informazio guztia HEMEN topatuko duzu (Euskeraz eta Gaztelaniaz). Norbaitek interesa izango balu edo zuzenean izena eman nahi badu, hurrengo ESTEKA HONETAN egin dezake.

 

Informazio gehigarria:

huertouniversitario@gmail.com

https://huertoecologicouniversitario.wordpress.com

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  28/12/2017 10:44

 

Brassica oleracea brasikazea edo kruzifera familiako landare jangarria da, eta aldaera, forma, tamaina eta kolore ezberdinak izan ditzake. Bere lore nahiz hostoak aprobetxa daitezke. Neguan aurki ditzakegu baratzeetan eta saltokietan. Ezagutzen al dituzu?

Bruselaza, azalorea, brokolia, aza gorria, aza eta romanesko (aza eta brokolriaren arteko hibridoa) agian ezagunak zaizkigu, baina badaude Asian jatorria duten eta hain ezagunak ez diren beste batzuk ere: aza kizkur edo kale, Txinako aza, Txinako brokolia, pak choi…

Denak dira bitaminatan (C,A) eta mineraletan aberatsak, eta horrek propietate antioxidatzaileak ematen dizkio.

 

Geihago…

Share
Kategoriak: Orokorra  —  Galemys S.L.  —  27/12/2017 9:50

Hauek bazkari oparoen egunak dira, familia guztiek beren hozkailu, baskula eta diru-zorroetan nabaritzen dituztenak. Baina “Osasuntsu egotea” urte berriko asmo bat bakarrik ez izateko momentua heldu da.

Jarraian frutak eta barazkiak egun hauetan ere kontsumitzera animatuko zaituzten web orrialdeen zerrenda bat ematen dizuegu. Geihago…

Share
Kategoriak: Albisteak, Gertaerak  —  Etiketak: , ,   —  Galemys S.L.  —  08/11/2017 13:05

Hemen bat proposatzen dizugu, aterpean gainera, badaezpada eguraldi txarra egiten badu. 6 eta 13 urte artean badituzu, pertsona heldu batekin etor zaitezke janari osasungarriko tailerrera eta etxeko plater eta plater prozesatuak dastatzera. Biak ezberdintzeko gai izango zara?

Azaroaren 11an goizeko 11:00etan elkar ikusiko dugu, Abetxukoko Adinekoentzako Zentroan (gizarte-etxean kokatuta). Tailerra ordu bat iraungo du. Ez ahaztu hurrengo helbidean izena ematea!

https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&id=2017%7C%7C114%7C%7CTACS%7C%7C1%7C%7C1&anio=2017&detalle=detalle&activ=TACS&nuevaPag=1&cen=114&accion=verCentros

On egin!

Share

Older Posts »